Erkudengo baseliza

Altsasuko eraikin babestua

Erkudengo baseliza Erkudengo Ama Birjinaren omenez eraikitako baseliza da, Altsasuko udalerrian kokatua, Donostiarako errepidearen parean. Baseliza dagoen lekuan herrixka bat izan zen Erdi Aroan, 1326 urtean Gaztelaren aurkako gerran suntsitu zena. Harlanduzko hormak eta bi isuriko teilatua duen eraikina da, zurezko egitura baten gainean, hegatza batekin. Ama Birjinaren jatorrizko irudia desagertu eta Venancio Amillano altsasuar artistak egun ikus daitekeen irudia egin zuen. Lehorte garaietan Erkudengo Ama Birjinari otoitz egiten dion abesti bat badago. Bederatziurrena betetzean, ama birjina herritik baselizara eramaten da, erromeria bat ospatuz.

Erkudengo baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAltsasu
Koordenatuak42°55′09″N 2°11′26″W / 42.91908°N 2.19042°W / 42.91908; -2.19042
Map
Ondarea

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.