Erie ubidea (ingelesez: Erie Canal) Ameriketako Estatu Batuetako kanal bat da, New York estatuan dagoena. Buffalotik (Erie lakuan) hasi eta Albanyraino (Hudson ibaian) iristen da, Aintzira Handiak Ozeano Atlantikoarekin lotuz.

Erie ubidea
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Koordenatuak43°01′20″N 78°52′51″W / 43.022273°N 78.880832°W / 43.022273; -78.880832
Map
Altitudea113 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaErie
Dimentsioak843 (luzera) km

1807an proposatu zuten lehen aldiz ubidea, baina 1817ra arte ez zituzten prestaketak hasi, DeWitt Clinton orduko gobernadoreak aginduta, Niagarako Kanalaren Konpainiari eskatu zionean. 1825ean inauguratu zuten.[1] Aintzira Handiak New York hiriarekin lotzen ditu, eta izugarri lagundu zuen Mendebalde Ertaineko finkapenean, pertsonen eta horniduren garraioa ahalbidetuz.

Hainbat aldiz handitu dute, gaur egun 547 kilometroko luzera, 46 metroko zabalera eta 4 metroko sakonera duelarik. Nagusiki aisialdiko nabigaziorako erabiltzen da, New Yorkeko Estatuko Akuifero Sistemaren zati delarik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu