Ereinoztxo

Timeleazeoen familiako zuhaixka, 1,5 m-raino hazten dena. Zurtoina zutikorra da eta azala arre-grisaxka. Hostoak obatu/lantza-formakoak, loreak arrosak eta oso usaintsuak, eta fruituak gorriak dira.

Ereinoztxoa (Daphne mezereum) Timeleazeoen familiako lantza punta egiturako hosto galkorrak, eta gorri edo arrosa koloreko lore oso usaintsuak dituen zuhaixka da.

Ereinoztxo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalvales
FamiliaThymelaeaceae
GeneroaDaphne
Espeziea Daphne mezereum

Deskribapena aldatu

Metro erditik gorako altuera hartzen duen zuhaixka da, 1'5 metro ere har dezakeena. Adarren azala grisa da. Hostoak lanzeolatuak dira, 3-8 cm luze tea 1-2 cm zabal direnak, berdeak eta bigunak dira. Espiralean kokatzen dira adarrean zehar.

Udaberrian adarretako kimu txikietatik lore arrosak ateratzen dira, lau petalodunak. Lore txiki ugari multzotan ateratzen dira, bakoitzak 10-15 mm neurtzen dute eta oso usaintsuak dira. Haietatik ateratzen den fruitua baia gorria da 7-12 mm diametroa duena. Fruitu hauek pozointsuak dira gizakientzat, txori fruitujaleek ordea irensten dituzte eta haziak barreiatzen dituzte horrela[1].

Bizitokia aldatu

Europako eta Siberiako baso ezkoetan hazten da.

Erabilera aldatu

 
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Haren azalarekin egindako edabea heste-aringarri gisa erabili izan da herri sendagintzan.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Oxford University Plants 400: Daphne mezereum» herbaria.plants.ox.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.