Erdella
Euskal Herriko mendia
Erdella, Bizkaia probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Pinua da nagusi Erdellako isurialde gehienetan eta horrek asko murrizten du paisaiaren aberastasuna. Gauza bera gertatzen inguruko mendietan ere. Tontorra bera zuhaitzez inguratuta dago eta ez dago zerikusi handirik. Iparraldeko bizkarretik nahiz Mendebaldekotik dago eginda bidea. Elgetako mendateko errepidetik abiatzea da errazena, baina ibilbideari berari interes gehiago erantsi nahi izanez gero, Elorrio aldetik abiatzea gomendatzen dizuet, bidean hango baserri eta ermitak ikusteko, eta Intxorta edota Santamarinazar aldera luzatzea ibilbidea osatzeko (hirurak batera egin daitezke neke handirik gabe).
Erdella | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 683 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′46″N 2°30′43″W / 43.146°N 2.512°W |
Mendikatea | Elgetako mendiak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |