Eragindako sutea suaren bidez edo leherketen bidez egindako krimenak izendatzeko erabili ohi den izendapena da. Eragindako suteetan jabego pribatuaren kontrako krimena gertatu dela esaten da. Pertsonen kontrako kalteekin nahastuz gero, eragindako sutea zigor handiagoa merezi duen beste krimen baten astungarritzat jotzen da zenbait zigor kodetan.

Eragindako suteen ondorioz beste delitu larriagoak gerta daitezke.

Mendebaldeko zigor kodeek definitu eta zehazten dute zer diren eragindako suteak eta krimen horiek zigortzeko zeintzuk izan behar duten zigorrak, astungarriak eta aringarriak.

Eragindako suteek beste krimen batzuekin batera gerta daitezke, gizahilketekin batera, delitu ekologikoekin batera... Beste krimen larriagoetako aztarnen ezabaketa izan daiteke krimen honen motibazioa.

Zigor kodeetan delitu honen balizko kausak eta ondorioak zehatz zerrendatzeko borondatea egoten da, gero proposatuko diren zigor neurriak edo neurri hezitzaileak proportziozkoak izan daitezen.

Kanpo estekak

aldatu