Epiziklo

Sistema ptolemaikoan, astro batek egiten bide zuen zirkulua, zeinaren zentroak deferente deituriko beste zirkulu bat osatzen baitzuen Lurraren inguruan

Epizikloa (grezieratik zikloari buruz), Ilargia, Eguzkia eta planeten irudizko mugimenduaren norantza eta abiadura aldaketak azaltzeko pentsatutako eredu geometrikoa zen. Pergeko Apoloniok diseinatu zuen K.a. III. mendearen amaieran, Klaudios Ptolemaios astronomoaren teoria geozentrikoa bertan oinarritu zelarik.

Ptolemaiosen planeta sistemaren oinarrizko elementuak. Planeta epizikloaren gainean mugitzen da (puntu lerro txikia), hau, aldi berean, deferentearen gainean mugitzen delarik (puntu lerro handia). Deferentearen erdia X da, baina epizikloaren angelu mugimendua uniforme da, bakarrik • puntuarekiko, ekuantea dena.

Deferentea, epizikloaren erdia da, zirkulu batean zehar irristatzen dena.

Ekuantea, planetak, bere ibilbidean benetan biratzen duen puntua da.

Nikolas Kopernikoren eredu heliozentrikoaren garapenarekin eta Johannes Keplerren orbita eliptikoetan mugitzen diren planeten azalpenarekin, epizikloen antzinako kontzeptua zaharkitua geratu zen.

Kanpo estekakAldatu