Epistasia aleloak ez diren geneen arteko elkarrekintzari deritzo, fenotipo bat eragiteko. Ohikoena gene batek bere aleloa ez den beste gene baten adierazpena kontrolatzen duenean ematen dena da. Elkarrekintza horretan gene gainartzaileari epistatikoa deritzo, eta adierazten ez den geneari hipostatikoa. Esan daiteke ere gene epistatikoa fenotipoa baldintzatzen duena dela.

Epistasia, beraz, alelo desberdinen arteko dominantzia mota bat besterik ez da.

Epistasia dago saguen kolorea mugatzen duten bi pare aleloekin. Sagu horietan hiru fenotipo daude: beltza, grisa eta albinoa. A aleloak pigmentazioa eragiten du, eta a aleloak ez du pigmentaziorik sortzen (A gainartzailea izanik a-rekiko). B aleloak kolore grisa eragiten du, eta b aleloak beltza. Hori kontuan hartuta, hainbat konbinazio eman daitezke:

  • AABB: grisa
  • aabb: albinoa
  • AaBb: grisa
  • AAbb: beltza
  • Aabb: beltza
  • aaBB: albinoa
  • aaBb: albinoa
  • AaBB: grisa


Kasu honetan A aleloa epistatikoa da, saguen kolorea determinatzen duelako beste aleloen (B, b) adierazpenaren gainetik.

Kanpo estekak aldatu