Epilimnion

Termikoki estratifikatutako ur-masa baten gaineko geruza, hipolimnionaren gainean dagoena eta hura baino epelagoa dena. Bi geruzen arteko muga termoklina da.

Epilimniona[1] ur-masa termikoki estratifikatuetan, termoklinaren gainean kokatutako ur-geruza da, orokorrean hipolimniona baino finagoa izaten dena eta ur epelagoa eta dentsitate txikiagokoa izaten duena.[2] Atmosferako faktoreen eragin handiena jasotzen duen geruza da, hala nola eguzki-erradiazioa, haizea, lurruntzea, eta abar. Etendura termiko handieneko geruzaren gainetik eta hipolimnion geruzaren gainetik kokatzen da.[3]

Aintzirek dituzten hiru geruzak.

Gainazalean egon ohi dira nahasteak, turbulentzia bidez, haizearen kontura. Halaber, gas disolbatuak (adibidez, O2 eta CO2) eta atmosfera trukatu daitezke. Geruza horrek eguzki-erradiazio handiena jasotzen duenez, fitoplanktona ere geruza horretan dago, eta organismo horiek eguzki-argia behar dute metabolismorako. Hazten eta ugaltzen direnean, uretatik nutrienteak lortzen dituzte, eta, hiltzean, hipolimnionera jaisten dira, geruza horretan mantenugaiak kargatuz.

Erreferentzia zerrenda

aldatu
  1. Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
  3. Dodds & Whiles. (2010). Freshwater Ecology: Concepts and environmental applications of limnology. Elsevier.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.