Epic Games, Inc. (Lehen Potomac Computer Systems deitua eta ondoren Epic MegaGames) bideo-jokoen garapeneko enpresa estatubatuarra da, Caryn egoitza duena, eta orain Txinako Tencent Holdings konpainiarekin elkartuta dago. Unreal Engine motore grafikoa bere teknologia ezagunena da. Honekin, lehen pertsonako Unreal jokoa eta Gears of War saila, baita mundu osoan ospetsua den Fortnite sortu dituzte.Tim Sweeneyk sortu zuen 1991n, Potomac-en (Maryland), eta gaur egun CEO gisa jarduten du. Epic Games hainbat garatzaileren sozietate nagusia da, besteak beste Chair Entertainment, Psyonix eta, berrikiago, Quixel. Hainbat herrialdetan ere jarri ditu abian azterlanak. Gaur egun Tim Sweeney-ek %50 baino gehiagoko jabetza du, eta Tencent enpresak %40ko jabetza.

Epic Games
Datuak
MotaBideo-joko garatzailea, Bideo-jokoen banatzailea eta negozioa
Jarduera sektoreavideo game industry (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaLinux Fundazioa
Eskumendekoak
Enplegatuak4.000 (2023)
Ekoizpena
Agintea
ZuzendariaTim Sweeney
Egoitza nagusi
Legezko formaEnpresa pribatu
JabeaTencent, Sony eta Tim Sweeney
Zeren jabe
Historia
Sorrera1991ko urtarrilaren 15a
Sortzailea
SorlekuaPotomac
webgune ofiziala
Twitter: EpicGames Instagram: epicgames LinkedIn: epic-games Musicbrainz: 3f1a869b-7cfe-4fe2-b848-f14356ab544c Edit the value on Wikidata

Historia

aldatu

Potomac Computer Systems (1991-1992)

aldatu

Epic Games "Potomac Computer Systems" izenarekin sortu zen 1991n Tim Sweeney-k Potomac-en (Maryland), urte horretan bertan bere produktu izarra, ZZT, merkaturatuz.

Epic MegaGames (1992–1999)

aldatu

ZZTren bizitzaren azken zatian, enpresa Epic MegaGames modura ezagutua izatera iritsi zen, eta, ondoren, joko ugari plazaratu zituzten, adibidez Overkill, Tyrian, Epic Pinball, Brix, Dare to Dream, Jill of the Jungle, Kiloblaster, Xargon, Solar Winds, Ken's Labyrinth, Jazz Jackrabbit, Radix: Beyond the Void eta One Must Fall: 2097. Denbora horretan zehar, Epic-ek beste joko-garatzaileek garatutako jokoak ere argitaratu eta saldu zituen, hala nola Safari Softwarerenak.

1996an, Epic MegaGamesek Fire Fight izeneko shooter bat ekoitzi zuen, Chaos Works poloniarrek garatu zutena.[1] Geroago Electronic Arts-ek merkaturatu zuen.

1997an, Software Safari osoa erosi zuen Epic MegaGamesek, eta titulu batzuk, baita 1998 baino lehenagoko beste joko batzuk ere, Epic Classics markapean saldu ziren 2012 amaiera arte.

1998an, Epic MegaGamesek Unreal kaleratu zuen, 3Dko lehen pertsonako shooter bat, Digital Extremes-ekin batera garatua, Unrealen zenbait jokotan hedatu zena. Konpainia jokoaren motor grafikoa, Unreal Engine izenekoa, beste joko-garatzaile batzuei lizentziatzen ere hasi zen.

Epic Games (1999-2017)

aldatu

1999an, konpainiak izena aldatu eta Epic Games izena jarri zion, eta bere bulegoak aldatu zituen, Rockvillen zuen egoitza Cary, Ipar Carolinara aldatu zuen. 2006an, Epic enpresak Gears of War kaleratu zuen Xbox 360 eta PC kontsoletarako. Arrakasta erabatekoa izan zen, eta Microsoften bigarren kontsolaren ontzi intsignietako bat. Hurrengo urtean kaleratu zuten Unreal Tournament 3 PC, PS3 eta Xbox 360 kontsoletarako.

2009ko udan, Epic-ek Shadow Complex kaleratu zuen Xbox Live Arcade-rentzat. 2008ko azaroaren 7an, Epic Gamesek Gears of War 2 kaleratu zuen esklusiban Xbox 360rentzat, Gears of War arrakastatsuaren jarraipena, gizateriaren "Locust"-arren aurkako borrokaren historia jarraitzen duena.

Epic iOS-erako Infinity Blade[2] izeneko joko batean aritu zen lanean, 2010eko abenduaren 9an kaleratu zena.[3] Gears of War 3 kaleratu zuten, Gears of War serieko hirugarren jokoa 2011ko irailaren 20an, Xbox 360rako bakarrik, bigarren entrega bezala.

2011n, Epic Titan Studiosen subsidiarioa desegin zen. 2011ko Spike Video Game Awards-en, Epic Gamesek bere joko berria iragarri zuen, Fortnite izenekoa.

2012ko uztailean, Txinako Tencent Holdings enpresak orduan jaulkitako EPICen kapital sozialaren % 48,4 erosi zuen gutxi gorabehera, hau da, EPICen guztizkoaren % 40 (enplegatuen akzio eta akzioen gaineko aukerak barne), 330 milioiren truke. Tencent Holdings-ek eskubidea du Epic Games-eko batzarreko zuzendariak izendatzeko eta, horrela, Taldeko kide gisa kontabilizatuta. Hala ere, Tim Sweeneyk adierazi zuen Tencent Epic Games ekoizpen sortzailea oso gutxi kontrolatzen duela. Profil handiko funtzionario kopuru batek konpainia utzi zuen akordioa iragarri eta hilabete batzuetara.

2012ko urrian, Cliff Bleszinskik iragarri zuen Epic Games utziko zuela, 20 urteren ondoren. Gainera, 2012ko abenduan, Mike Capps Epic Gameseko presidenteak erretiroa iragarri zuen haurtxo baten etorreragatik. Ondoren, 2013ko martxoan iragarri zuen bere aholkularitza-eginkizunaren abiapuntua, baita enpresarekin afiliatuta zegoela ere.

2013ko martxoaren 13rako, Epic-ek Gears of War: Judgment izeneko azken Gears Of Wars merkaturatu zuen. Haiek garatutako sagaren azken jokoa izan zen, baina lizentzia Microsoften esku geratu zen.

2014ko urtarrilaren 27an, Microsoftek Epic Gamesen Gears of War serieko eskubideak erosi zituen. The Coalition da sagaren etorkizuneko entregen garapenaz arduratuko den konpainia. Ordura arte, Gears of Warrek 22 milioi kopia saldu eta mila milioi dolarretik gorako irabaziak lortu zituen.[4]

Fortnite (2017-tik aurrera)

aldatu

2017ko uztailerako, Fortnite azkenean joko publikorako egoera batean zegoen. EPICek une horretan ordaindutako sarbide aurreratu baten bidez kaleratu zuen titulua, 2018erako aurreikusitako doako merkaturatzea oso batekin.[5] PlayerUnknown 's Battlegrounds, 2017ko hasieran jaurtitako Battle Royale jokoaren ospea jarraituz, EPICek Fortnite: Battle Royale izeneko Fortnite aldaera bat garatu zuen, 2017ko irailean doako konputagailu gisa merkaturatu zena.

Fortnite Battle Royalek azkar irabazi zuen audientzia, 125 milioi jokalari baino gehiago metatuz 2018ko maiatzean, mikrotransakzioen bidez 2018ko uztailean 1 mila milioi dolar baino gehiago irabazi izanaren kalkuluekin.

Epic Gamesek 825 milioi $ inguruko balioa zuen Tencent erosi zuen momentuan. 2018ko uztailean, Epic Games 4.5 milioi $-eko balioa lortu zuen zuen Fortnite Battle Royale dela eta. Fortnitek gutxi gorabehera 250 milioi jokalari erakarri zituen 2019ko martxora arte.[6][7][8]

Fortniteren arrakasta komertzialari esker, Epic enpresak hainbat aldaketa egin ahal izan zituen bere beste produktu-eskaintzetan. Horregatik, EPICek Epic Games Store denda digitala merkaturatu zuen Steam eta GOG.com bezalako zerbitzuekin lehiatzeko.[9][10]

Fortniteren finantza-arrakastak inbertsio gehigarri bat ekarri zuen Epic Gamesera. Epic Games 2017an Disney Accelerator programan parte hartzeko aukeratutako hamaika konpainietako bat izan zen, Epic kapitalaren inbertsioa eta Disneyko exekutibo batzuei sarbidea emanez, eta etorkizunean Disneyrekin lan egiteko aukera potentzial bat.[11][12] 2019ko azaroan, EPICek Quixel erosi zuen, mundu errealeko bereizmen handiko argazkietan oinarritutako objektuen 3D modeloak egiten dituen munduko fotogrametriako aktiboen liburutegirik handiena. EPICek Quixelen dagoen modeloen liburutegia Unreal Engineren erabiltzaileei irekitzeko asmoa du, eta Quixeleko langileek, berriz, beren aktiboak garatzen jarraituko dute Epic enpresaren barruan.[13][14]

EPICek 2020ko martxoan iragarri zuen plataforma anitzeko argitalpen-zigilu berria ezartzen ari zela, Epic Games Publishing. Horrekin batera, zigiluak hiru akordio iragarri zituen Remedy Entertainment, Playdead eta GenDesign garatzaileekin, zeinetan EPICek ikerketa bakoitzeko joko baten edo gehiagoren garapena eta argitalpena (langileen soldatak, kalitate-kontrola, kokapena eta marketina barne) erabat finantzatuko zituen. Azkenik, Unreal Engine 5 2020ko maiatzaren erdialdean iragarri zen, 2021aren amaieran merkaturatzeko planekin.[15]

Produktuak

aldatu

Bideo-jokoak

aldatu

Epic Games bere jokoengatik ezaguna da, adibidez ZZT jokoa, Tim Sweeney sortzaileak garatua. Beste titulu batzuk ere fama eman diote Epic Games-i, adibidez Shareware, Jazz Jackrabbit eta Epic Pinball. Horretaz aparte, Unreal Engine erabilita sortutako jokoak daude, adibidez Gears of War (orain The Coalition eta Microsoft Game Studiosena dena), Infinity Blade, Shadow Complex, Bulletstorm eta Fortnite.

Unreal Engine

aldatu

Epic bideo-jokoen industriako lau joko-motor arrakastatsuren jabea da. Unreal motor bakoitzean errenderizazio grafikoa, soinu-prozesamendua eta fisikak ezaugarriak erraz egokitu ahal dira joko-garatzaile baten behar espezifikoetara egokitzeko. Epic-ek sortu dituen bost motorrak Unreal Engine 1, Unreal Engine 2 (2.5 eta 2.X jaurtiketak barne), Unreal Engine 3, Unreal Engine 4 eta azkenik Unreal Engine 5 dira, 2021aren amaierarako programatuta dagoena. Epic-ek Unreal Marketplace-ri ere laguntza ematen dio, non sortzaileek baliabide digitalak saldu eta eros ditzaketen.


Epic Games Store

aldatu

EPICek bere bideo-jokoen denda digitala iragarri zuen 2018ko abenduaren 4an, eta egun batzuk geroago kaleratu zuen ofizialki, The Game Awards 2018 ekitaldian. Valveko Steam plataformak jokoren salmentaren %30 irabazten baitu, aldiz, Epic Games Storek %12 baino ez du lortzen, Unreal Enginen garatutako jokoen %5eko murrizketa normalaz gain. EPICen politika honen helburu nagusia garatzaileak erakartzea eta haien denda PCan merkaturatzeko erabil dezaten sustatzea da.[16]

Teknologiak

aldatu

Epic Games bideo-jokoaren industriako lau joko-motorren jabea da: 'Unreal Engine 1', 'Unreal Engine' 2.5 eta 2.X eguneratzeak, 'Unreal Engine 3' eta 'Unreal Engine 4'. 'Unreal Engine' bakoitzak bideo-prozesamenduaren, soinu-prozesamenduaren eta fisikaren ezaugarri osoak ditu, eta asko alda daiteke, zerotik motor bat eraiki nahi ez duen joko-garatzaile baten behar zehatzetara egokitzeko.


Horretaz aparte, bosgarren joko-motore bat egiten ari dira: 'Unreal Engine 5'. Azken hau sarbide aurreratuan dago, eta jadanik probatu ahal da bere funtzionamendua. Hauek dira bere funtzionalitate berri batzuk: Jokoak sortu xehetasun geometriko ugarirekin 'Nanite' erabiliz, mikropologo geometria sistema bertuteztatu berri bat dena; Eszena dinamikoak eta sinestezinak sortu, non zeharkako argiztapena egokitzen den argi zuzenera edo geometrikoara. Aurrekoa lortzeko 'Lumen' erabiliko da, argiztapen global bat erabat dinamikoa; Talde-jokoetan mundu irekien sorkuntza bizkorragoa, errazagoa eta kolaboratiboagoa izan dadila tamaina guztietako taldeentzat; Animazio oso ezaugarri zehatzak ingurune dinamiko eta errealetan; Audioa sortzeko modu berri bat 'MetaSounds' erabiliz, errendimendu handiko sistema berri bat dena; Azkenik Unreal Editorean aldaketa ugari erabiltzerako orduan errazagoa, azkarragoa eta atseginagoa eginez.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Fire Fight for Windows (1996)» MobyGames (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  2. «Project Sword Becomes Infinity Blade - iPhone News at IGN» web.archive.org 2010-11-06 (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  3. (Ingelesez) «Play With The Unreal Engine On Your iPhone With Epic Citadel» Kotaku (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  4. (Ingelesez) Griffiths, Daniel Nye. «Microsoft Acquires 'Gears of War' From Epic, Assigns Next Game To Black Tusk Studios» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  5. (Ingelesez) Hall, Charlie. (2017-06-08). «Fortnite announces early access release, hands-on the unfinished game» Polygon (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  6. (Ingelesez) «Fortnite Mania Fuels Epic Growth to $8.5 Billion» Bloomberg.com 2018-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  7. (Ingelesez) «Sony Is Finally Allowing Cross-Play On The PS4 [Update»] Kotaku (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  8. (Ingelesez) «Epic Games has 250 million 'Fortnite' players and a lot of plans» Engadget (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  9. (Ingelesez) Andy Chalk. (2018-07-12). «Fortnite is making so much money that Epic is giving Unreal Marketplace creators a big raise» PC Gamer (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  10. (Ingelesez) Frank, Allegra. (2018-12-04). «Epic Games is launching its own store, and taking a smaller cut than Steam» Polygon (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  11. (Ingelesez) Crecente, Brian; Crecente, Brian. (2018-10-26). «Epic Games Gets $1.25 Billion Investment From KKR, Six Others» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  12. (Ingelesez) «Fortnite Maker Gets $1.25 Billion From New Investor Group» Bloomberg.com 2018-10-26 (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  13. (Ingelesez) «Epic Games acquires Quixel for world's largest bank of photogrammetry data» VG247 2019-11-12 (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  14. (Ingelesez) «HPA Engineering Excellence Award: Epic Games – Unreal Engine 4» HPA – Hollywood Professional Association 2019-08-29 (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  15. (Ingelesez) «Epic Games announces Unreal Engine 5 with first PS5 footage» GamesIndustry.biz (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  16. (Gaztelaniaz) Piedrabuena, Toni. (2018-12-13). «Epic Games Store: la tienda del autor de Fortnite declara la guerra a Steam» 3DJuegos (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).

Kanpo estekak

aldatu