Enterprise (Star Trek)

Enterprise Star Trekeko Planeta Elkartuen Federakuntzako Izarretako Flotaren ontzi entseinaren izena da. Star Treken unibertsoko telesailetako baten izenburua ere bada: Star Trek: Enterprise (Enterprise NX-01 espaziontzia ez da Federakuntzarena, hau oraindik ez baitzen sortu).

Enterprise espazio-ontzia.

Izena 1693 eta 2002 artean egon ziren britainiar Royal Navyko HMS Enterprise ugarietatik (hamabost egon ziren) eta USS Enterprise hegazkin-ontzietatik hartu zen, horietako batek partehartze nabarmena izan zuelarik Bigarren Mundu Gerran, eta beste bat bere motako propultsio nuklearreko lehena izan zen. Azken hau jatorrizko telesaila hasi baino urte gutxi lehenago amaitu zen eraikitzen, eta "agerpen izartsu" bat du sagaren laugarren filmea den Star Trek IV: Misioa: Lurra salbatzean.

Enterprise izeneko ontziak

aldatu

USS Enterprise (XCV-330)

aldatu

Star Trek: The Motion Picture filmean NCC-1701eko aisialdi gelan erakutsitako marrazki batean agertzen da.

Warp abiaduran bidaiatzeko gai den lehen Enterprise ontzia. Espaziora irten zen garaian, 2151 urtean, Izarretako Flotaren ontzi entseina da, Warp 5 abiadurara iristeko lehen ontzi lurtarra. Ontzi nagusia da Star Trek: Enterprisen. NX klasekoa, bere erabilera nagusia esplorazioa izan zen. Zerbitzuan hamar urte eman ondoren desegina izan zen. 88 pertsonako tripulazioa du. Bere ontzi bikia Columbia (NX-02) da.

Constitution klaseko gurutze ontzi astuna, jatorrizko telesailean eta lehen hiru filmeetan agertzen da. 2270ean zubia, warp bultzada, kubierta gehienak eta nabigazio deflektoreari eragin zieten eguneraketak egin zitzaizkion. Enterprisea, modu orokorrean hala ezagutzen baitzen, garai hartan almirantea zen James Tiberius Kirkek suntsitu zuen Genesis planetaren orbitan Star Trek III: Spocken bila filmean, klingonen eskuetan erortzea eragozteko.

Kanpo estekak

aldatu