Enrique Gomez Alvarez

Enrique Gomez Alvarez, (Porqueros, Leon, 1954ko ekainaren 22a - Baiona, Lapurdi, 1979ko ekainaren 25a) ETAko kidea izan zen. 1979ko ekainaren 25ean Baionako Panecau kalean auto bat hurbildu eta bertatik bertara tiro eginez hil zuten. BVE izena erabili zuten hilketa erreibindikatzeko.

Enrique Gomez Alvarez
Bizitza
JaiotzaLeóngo probintzia1954ko ekainaren 22a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBaiona1979ko ekainaren 25a (25 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k)Kike eta Korta

Porquerosetik Gasteizera aldatu

Porqueros herrian jaio zen, Leonen. 3 urte zituenean bere familia Gasteizera aldatu zen, 50eko hamarkadako industri garapenak erakarrita, bertan lan egitera.

Gaztaroa aldatu

Samaniego eta Jesus Obrero eskoletan ikasi zuen 18 urte egin arte.

Jesus Obreron Jesus Maria Markiegi Aiesti Motriko ezagutu eta elkarrekin ibiliko ziren ikasten, lanean, borrokan eta militantzian ere.

Oso bizipen gogorrak izan zituzten Michelin-eko langileen aldeko ekintzetan eta Burgosko prozesuren aurkako mobilizazioetan, besteren artean.

Euskara irakasle aldatu

Euskara ikasi eta euskara irakasle ibili zen Gasteizen.

Gasteiztik Arrasatera aldatu

Jesus Maria Markiegirekin batera Arrasatera joan zen bizitzera. Taller berean hasi ziren biak lanean. Hango bi neskekin bizitzen hasi ziren. Lauak ETAn sartu ziren.

Arrasaterik Iparraldera aldatu

1974an Iparraldera alde egin zuten, poliziak hainbat atxiloketa egin ondoren. Enrique Gomez Baionako ZUP auzoan bizitzen hasi zen Kristina Larrañaga neskalagunarekin.

Enrique Gomezek militanteen ikastaro eta prestakuntza militarraz jardun zuen ETAren egituran.

Jesus Maria Markiegi 1975eko maiatzaren 15ean hil zuten guardia zibilek Gernikan.

Heriotza Baionan aldatu

1979ko ekainaren 25ean, gaueko 21:30ak aldera, Baionako Panecau kaletik zihoan Kristina neskalaguna eta beste lagun batzuekin. Udalaitz tabernan sartzera zihoazela, lau pertsona zeramatzan auto batetik zerbait galdetu zioten eta, hurbildu zenean, tirokatu egin zuten. Ospitaleko bidean hil zen[1].

Poliziak Korta hil zuten mertzenarioen autoa aurkitu zuten hurrengo egunean [2] .

Protestak aldatu

Enrique Gomezen hilketarengatik protesta ugari izan ziren Euskal Herri osoan. Arrasaten inon baino gogorragoak izan ziren: herriko festak bertan behera utzi, herri batzarra antolatu eta hiru mila pertsona atera ziren manifestazioan Guardia Zibilaren kuartelerantz. Guardia Zibilak ke poteak eta gomazko pilotak erabili zituen hasieran, eta istiluetan Felix Guridi eta Jesus Elorza balaz zauritu zituzten.[3]. Udalak osoko bilkura egin zuen eta protesta ofizialak egin zituen Espainiako zein Frantziako agintarien aurrean[4].

ETAren agiria aldatu

ETAk agiri bat atera zuen Enrique Gomezen hilketaren aurrean. Agirian Frantziako eta Espainiako gobernuei leporatu zien hilketaren ardura, mehatxua egin zioen Frantziako estatuaren interes ekonomikoei eta frantziarrei eskatu zien Espainiara ez joateko turismoa egiten, Frantziako interesen aurkako balizko ekintzetan kaltetuak ez izateko[5].

Iheslarien Kolektiboaren agiria aldatu

Ipar Euskal Herriko Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak agiri bat atera zuen Enrique Gomez eta hainbat iheslariren aurkako atentatuak salatzeko. Errefuxiatu politikoaren estatutua eta Euskal Herrian Libre bizitzeko eskubidea aldarrikatu zuten agirian[6].

Hiletak aldatu

Ekainaren 29an atera zuten Enrique Gomezen gorpua Baionako ospitaletik. Sokoako elizan Ipar Euskal Herriko kideen omenaldia jaso zuen[7]. Telesforo Monzon bertan izan zen, eta Gasteizeraino lagundu zuen Enrique Gomezen gorpua. Sokoako hileten ostean Gasteizko bidea hartu zuten eta, muga pasatutakoan, bertan hainbat istilu izan ondoren, Guardia Zibilek hilkutxa zeraman autoa bahitu eta autopistatik Bilboraino eraman eta Altubetik joan ziren zuzenean Gasteizera[8], Arrasate eta beste herri batzuetan prestatuta zeuden. agurrak[9] zapuztuz.

Enrique Gomezen hiltzaileak aldatu

1979ko irailaren 13an Miarritzen Justo Elizaran Sarasola Periko tirokatu eta urrian hil egingo zen ospitalean. Tiroketa eta ordu gutxira Frantziako poliziak bost pertsona atxilotu zituen Miarritzen bertan: Jose Perez, Henri Berger, Alexis Perhun, Marc Obadia eta Maxime Szonek. Lehena Katalunian jaioatakoa zen. Gainerakoak Bordeleko hanparen mundukoak. Espainiako zerbitzu sekretuentzat lan egiten zuten mertzenarioak ziren[10]. Frantziako Barne Ministerioaren oharrak iradoki zuen Justo Elizaranen kontrako atentatuaz gain, euskal iheslari politikoen kontra egindko beste atentatuen egileak zirela[11].

1980ko abenduan epaitu zituzten Paben. Epaiketan zehar Frantziako zein Espainiako zerbitzu sekretuaren agindupean jardun zutela deklaratu zuten [12]. Besteren artean, Enrique Gomez Alvarez hil zutela ere leporatu zitzaien epaiketan [13]. Akusatuek ez zuten ezer gehiago esan nahi izan [14] eta fiskalak bizitza osoko espetxe zigorra eskatu bazien ere, 15 urteko espetxe zigorra ezarri zieten Justo Elizaranen hilketaren egileak izateagatik[15] .

Aratz Gomez Larrañaga aldatu

Kristina Larrañaga haurdun zegoen Ernique Gomez hil zutenean. Handik gutxira jaioko zen mutila, Aratz Gomez Larrañaga, 1999ko azaroaren 16an atxilotu zuten Irunen, matrikulak egiteko makina bat lapurtzeko saiakera batean. 18 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Espainiako Auzitegi Nazionalean saiakera horregatik.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu