Enplegu bete

Ekonomian, enplegu betea herrialde batean, lan egin nahi duten guztiek lan egin dezaketen lan-merkatuaren egoera da. Honek ez du esan nahi biztanleria aktiboaren %100a lanean ari denik, beti izango baita langabezia frikzional pixka bat.[1] John Maynard Keynesentzat benetako oreka ekonomikoa lortzeko enplegu betea beharrezko baldintza da. Keynesentzat, enplegu beteak giza baliabideen, baliabide produktiboen eta inbertsio-baliabideen aprobetxamendu eraginkorra bermatuko luke.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [1999]
  2. (Gaztelaniaz) García-Durán, Raúl. (2005). Catorce temas para entender la economía. Universidad Autónoma de Barcelona, 79 or. ISBN 84-490-2421-8..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.