Enontekiöko armarria

Eanodateko edo Enontekiöko armarria (finlandieraz, Enontekiön vaakuna; ipar samieraz, Eanodaga vearjogovva) Finlandia ipar-mendebaldean dagoen Enontekiö udalerriaren ikur nagusia da.

Enontekiöko armarria
Enontekiöko armarria

Armarria udalerria sortu ondoren onartu zuen udalbatzak, 1961ko urtarrilaren 17an (Barne Ministerioak apirilaren 21ean). Olof Eriksson margolari helsinkiarrak sortu zuen eta antzinako kulturak eta ohiturak Enontekiön duten eragina irudikatu nahi izan zuen. Atzealde urdinaren gainean, zilarrezko eskandinaviar lagopodo bat dago, eskualde honetan oso ohikoa den eta antzinako gosete garaian enontekiöarrentzat oso lagungarria izan zen hegaztia. Izan ere, negua bertan igarotzen duen hegazti bakarrenetakoa denez, Izotz Aro Txikian herritarren jaki nagusia bilakatu zen, eta, horregatik, "Bizitzaren hegaztia" moduan da ezagunagoa enontekiöarren artean [1][2].

Erreferentziak aldatu

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 127 or. ISBN 951-773-085-3..
  2. Riekko Enontekiö vaakuna. 2013.07.13

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu