Enomao, gladiatore galiar bat zen Capuako Lentulo Batiatoren gladiatore eskolakoa. Espartako traziarrarekin eta bere herrikide galiar Krixorekin batera. Enomao, esklabo matxinatuen buruzagietako bat bihurtu zen K.a. 73 eta K.a. 71 bitartean iraun zuen Hirugarren Gerra Serbilean, baina laster hil zen gerra horretan.

Enomao
Bizitza
Jaiotza Galia, K.a. 100(e)ko hamarkada
Herrialdea baliorik ez
Talde etnikoa Galia Zisalpinoa
Heriotza Mezzogiorno, K.a. 70(e)ko hamarkada (25/44 urte)
Heriotza modua : guduan hila
Jarduerak
Jarduerak Gladiadorea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Third Servile War (en) Itzuli
Battle of Mount Vesuvius (en) Itzuli

Enomao, esklaboek osatutako armadaren lehen arrakastetako baten tartean egon zen, Gaio Klaudio Gabro pretorearen armadaren porrotean zehazki, esklaboen armada setiatzen saiatu zena Vesuvio mendiaren inguruan.

Enomao, guduan, bere herrikide Krixo baino are lehenago erori zen, agian, K.a. 73 eta K.a. 72 arteko neguan, esklaboen armada, Italia hegoaldeko hiriak arpilatzen ari zenean.