Enkhiridion (Epikteto)
Enkhiridion edo Eskuliburua[1] Epikteto filosofoaren ikasbide jakingarrienak biltzen dituen liburuxka da, Arriano Nikomediakoak idatzia. Arrianok berak Epiktetoren lezioetan oinarriturik idatzitako Diatribai edo Hitzaldiak izeneko liburu sortatik egindako esakuntza-hautaketa bat da, Epiktetoren pentsaera laburtzen duena. Lanak jatorrizko Hitzaldiak liburu sortako egitura bera du: sarrera baten ondoren (I), desira eta irrikien diziplinaz aritzen da (II-XXIX), ekintzaren diziplinarekin jarraitu (XXX-LI) eta zentzutasunaren diziplinaz bukatzen du (LII). Pizkundera arte ospe handiko lana izan zen. [2]
Kanpo estekak
aldatu- (Euskaraz) Enkhiridion (eskuliburua) Epikteto https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UHSCE070308&titulo=Enkhiridion%20(eskuliburua)
- (Grezieraz) Grekerazko jatorrizko testua Wikisourcen
- (Gaztelaniaz) Manual de Epicteto (Enquiridión)., gazteleraz testu osoa La editorial virtual webgunean.
- (Ingelesez) Elizabeth Carteren itzulpena (circa 1750), ingelesezko testu osoa.
Bibliografia
aldatu- Enkhiridion (eskuliburua). Epikteto. Itzulpena, oharrak eta epilogoa: Iñaki Usabiaga Sukia. Limes bilduma:7. Euskal Herriko Unibertsitatea. 2007.
Oharrak eta erreferentziak
aldatu