Flavio Arriano

Luzio Flavio Arriano (latinez: Lucius Flavius Arrianus; antzinako grezieraz: Ἀρριανός, Arrianos; Nikomedia, Bitinia, c. 85 - c. 174), Arriano Nikomediakoa izenaz ere ezaguna, grezieraz idatzi zuen historialari eta filosofoa izan zen. Erromatar Inperioan kargu politiko garrantzitsuak bete zituen; halaxe, Kapadoziako gobernadore izan zen 131-137 urte bitartean.

Flavio Arriano
Arrian7.jpg
Antzinako Erromako senataria


eponymous archon (en) Itzuli


Roman SPQR banner.svg
Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaNikomedia, 89
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAtenas, 175 (egutegi gregorianoa) (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Epikteto
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria, filosofoa, militarra eta idazlea
Lan nabarmenak
MugimenduaEstoizismoa

LanakAldatu

Flavio Arrianok Epikteto filosofo estoikoaren irakaspenak bildu zituen, Enkhiridion eta Diatribai izenburupean. Historiografian, Alexandro Handiaren espedizio militarrak kontatu zituen Anabasis bilduman.[1] Indiako deskribapen bat ere idatzi zuen, Indica izenburukoa.

ErreferentziakAldatu

  1. Ez da nahastu behar Xenofonteren Anabasis historia-liburuarekin. Flavio Arrianok liburu hori, eta izenburua ere, hartzen ditu eredutzat.