Energia pobrezia

Energia-zerbitzu modernoak erabiltzeko ezintasuna.

Energia pobrezia zerbitzu modernoak eskura ez izatea da.

Munduko biztanleriaren bostenari eragiten dio. Mila 300 milioitik gora pertsonek ez dute argindarrik etxean, eta hiru miloi pertsonek energia tradizionala (egurra edo ikatza) erabiltzen dute berotzeko, kozinatzeko eta abarretarako. Saharaz hegoaldeko Afrika da gabezia horiek hein handienean pairatzen dituen eskualdea. Energia garbirik ez izatea oso arrisku larria da osasunerako: arnasa gaixotasunak eragiten ditu, eta urtean bi milioi pertsona hiltzen dira horren ondorioz. Bestalde, energiarik izan ezean, ezin da industria jarduera bultzatu, oinarrizko gizarte zerbitzurik eskaini, ospitale-arreta eta ur hornidura bermatu. Pobrezia mota honek oztopatu egiten du ekonomia eta gizartearen garapena.

Herrialde garatuetan ere badago energia pobrezia. Espainian, esate baterako, ematen da, non populazioaren % 10ak pairatzen duen arazo hori. Kasu horietan, familiek ezin dituzte bere oinarrizko premiak ase, hala nola, dutxatzea, ur garbia edukitzea, berogailuak piztuta edukitzea, eta abar.

Espezialistek esaten dute arazo hori konpontzeko guk jarrera aldatu behar dugula. Adibidez, energia aurreztea ona da ingurumenerako eta energia pobreziaren maila txikitzen laguntzen du. Halaber, energia berriztagarriak erabili ahal ditugu eta eraginkortasun energetikoa hobetu ahal dugu. Horrekin batera talde asko daude energia pobreziaren kontra, hala nola, Ingurumen Zientzien Elkarteak eta beste batzuko.

Kanpo estekak aldatu