Emscherbrücher, (alemanez: Emscherbrücher edo Emscherbrücher Dickkopp), Alemaniako bertako zaldi arraza bat da gaur egun iraungita dagoena [1]. Emscherbrücher basazaldia zen eta populazio handiak zituen, baina 1840. urte aldera desagertu omen zen.

† Emscherbrücher
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Alemania
SinonimoakEmscherbrücher Dickkopp

Bere tamaina zein hainbat ezaugarriengatik Emscherbrücher arraza ponien sailkapen taldean sartu daiteke.

Arrazaren historia aldatu

 
Arrazari eskainitako eskultura

Arrazari buruzko aurreneko aipamena 1369. urtekoa da[2]. Zaldi hauek XIX. mende arte hedatu ziren Emscher ibaiko ibarrean barrena, Waltrop eta Bottrop artean.

Azken Emscherbrücher zaldiak 1840. urtean harrapatu zituzten eta Alfred von Croÿ dukeari salduak izan ziren. Gero Dülmengo dukea izango zena. Zaldi hauek egun oso ezagunak diren Dülmen ponien arbasoak izan ziren.

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu