Sentikur

hasieran ASCII karaktereekin sortutako eta gero iruditxoen bidez sortutako emozioen erakusle grafikoak
Emotikono» orritik birbideratua)

Sentikurra edo emotikonoa oinarrizko ASCII karaktere errenkada (edo irudi txikia) da, hala nola :-), ;o), ^_^ edo :-(, giza aurpegiera edo sentimendu bat irudikatzeko balio duena. Horregatik aurpegiera izena ere hartzen dute. Emotikonoak interneten erabiltzen den para-hizkuntzaren zati da; e-posta mezuetan, internet foruetan, berehalako mezuetan (txat edo mezuketak) erabiltzen dira, esaldi motz eta bakunak erabiltzen direnez gaizki-ulertuak saihesteko. Hainbat lekutan irribarretxoa ere erabiltzen da.

Karaktere errenkada honek irribarrea irudikatzen du. Testu batean, poza adierazteko erabiltzen den sentikurra da.

Emotikonoak ulertu edo irudikatzen duten sentimendua ikusteko, burua ezker aldera okertu behar da. Horrela, emotikonorik oinarrizkoena :-) da, non : begiak diren, - sudurra eta ) ahoa. Sarri begi-aho bikotea bakarrik agertzen da, hau da :) ikurra.

Zutikurrak edo bertikonoak Asia ekialdeko emotikonoak izendatzeko erabiltzen dira, burua ez baita ezker aldera okertu behar irudia ulertzeko.

Oinarrizko sentikurrak aldatu

 :-)     pozik
 :-(     goibel
 ;-)     begi keinua
 :-D     algaraka
 :-P     mihia kanpoan

Ez hain klasikoak:

 :-X     mutu
 :-*     muxu
 :-O     garrasika
 |-O     aho zabalka
 :-o     harrituta
 :-°     txistuka 
 :'(     negarrez
 8-)     betaurrekoduna
 :-\     zalantzan
 =:-/    punky
 +:-|    Aita Santua
 :-E     oldarkor (haginak erakusten)
 :-€     banpiro

Sarri, sudur gabe idazten dira:

 :)     pozik
 :(     goibel
 :D     algaraka
 XD     barrez lehertzen

Zutikur edo bertikonoak aldatu

Zutikurrak (zut edo zutik + ikur) edo bertikonoak (bertikal + ikono) Japonian erabiltzen diren sentikurrak dira. Izenak dioen bezala, irudia zutik agertzen da eta ez da zertan burua alboratu behar. Kao Maaku izena ere hartzen dute. Irudi horiek manga marrazkien antza handia dute.

 (^_^)   edo   (^^)   edo  ^^     pozik
 
 (^-^)    barrez
 
 (;_;)    negarrez
 
 (@_@)    edo   O.o   edo  O_ô   edo   =.=    harridura
 
 =^.^=    edo   >^.^<    katua, (eta horrenbestez politta edo pottokoa)
 
 :3       tximua (eta horrenbestez, bihurria)
 
 d^o^b    pozik (erpuruak goruntz)
 
 ' edo "  gehitzen dira lotsa-edo adierazteko
          adibidez: ^^' edo ^^" edo -_-' edo -_-"  (manga marrazkietako izerdi tanta handia)

Garapena: ASCII karaktereetatik aurpegi horietara aldatu

ASCII karaktereekin egiten ziren emotikonoek aurpegi horiekin egiten ziren irudiak ekarri zituzten. Emozioak modu grafikoan erakusteko sortutako irudiak.

Kanpo-estekak aldatu