Emmanuel
gizonezko izena
Emmanuel עִמָּנוּאֵל Hebreerazko hitza da, «Jainkoa Gurekin» esan nahi duena. Isaiasen profezia famatuan (7,14) Ajaz Judako erregeari esaten zaio «Birjina batengandik jaioko den haurrari» izen hori emango zaiola. Oso zaila da ulertzen zer esan nahi duen igarkizun honek, baina Mateok (1,22) Kristorengan bete zela esan zuen. Jesu Kristori eman ohi zaio deitura hau, Maria Birjinaren seme delako.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.