Emakume ile-gorria alkandora zuriarekin

Emakume ile-gorria alkandora zuriarekin (frantsesez: La Rousse au chemisier blanc) Henri de Toulouse-Lautrec frantziar margolariak 1889an egin zuen lana da. Margolana Espainiako Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoan erakusten da. Oihal gaineko olio-margolana da, eta 60,5 × 50,3 zm-ko luze-zabala du.

Emakume ile-gorria alkandora zuriarekin
Jatorria
Sortzailea(k)Henri de Toulouse-Lautrec
Sorrera-urtea1889
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak60,5 (altuera) × 50,3 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaThyssen-Bornemisza Museoa
BildumaThyssen-Bornemisza Museoa
Inbentarioa774 (1978.50)

Historia aldatu

Margolariak bere paristar garaiko modelo gogokoenetako baten erretratua da hau, Carmen Gaudin-ena alegia; bere ile gorriagatik eta bere azal zuriagatik Carmenek artista liluratzen zuen.[1] Touluse-Lautrecen beste margolanetan ere agertu zen, esaterako, Carmen Gaudin eta La Blanchisseuse lanetan. Beste margolari batzuk ere, Albert Besnard, Émile Bernard, Henri Rachou eta François Gauzi kasu, emakume bera modelo hartu zuten.

Margolan hau Henri Rachourekin batera Parisko Ganneron kalean zuen lantegian margotu zuen, eta ez kanpoaldean, garai hartako margolari inpresionistek gogokoen zuten agertokian.

Toulouse-Lautrecen ekoizpenaren zatirik handiena paper gaineko zirriborroak eta irudiak izan ziren (bineta satirikoak, afixak), hauekin bizirik zegoenean ospetsu egin baitzen, eta ekonomikoki mantentzeko balio izan baitzioten. Aldiz, bere olio-pinturak urriak dira eta erakusketa edo salmentetan ez zuten eragin handirik izan.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo-estekak aldatu