Elur-panpin

Elur-panpina edota elurretako panpina gizaki itxurako elurrezko eskultura bat da. Maiz elurra mara-marra egiten duen herrialdeetan haur eta nerabeen denborapasa eta jolasa da. Elur-panpinak egiteko ohiko urtaroa negua da, eta eguberrietako ikurtzat ere jo ohi da, nagusiki Mendebaldeko kulturan, eta bereziki Europa, AEBetako iparraldea eta Kanadan.

Elur panpina klasikoa, AEBetako Indiana estatuan.
Elur panpina – Alemania

Elurraz gain, ahal den gizaki itxura gehien izan dezan, harriak (begiak edo botoiak), azenarioa (sudurra), jantziak (kapela, bufanda, pipa edo eskularruak) eta makil edo zuhaitz adaskak (besoak) gehitzen zaizkio.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu