Eloína Linares

kantabriar ekintzailea

Eloína Linares Güemes (Cabezón de la Sal, Kantabria, 1948ko urtarrilaren 23a – ) kantabriar ekintzailea da, Niños del Mundo erakundearen sortzailea eta presidentea. Mujer Cantabria Onda Cero izateko hautatugaia izan zen: 2021ean[1] eta 2022an.[2] Bost hamarkada baino gehiago daramatza boluntario lanean haur gaixoei zein behartsuei laguntzen. Niños del Mundo Federazioko presidente izan zen arte, besteak beste udalekin, Nuestro Futuro Gobernuz kanpoko erakundearekin (GKE) eta Caritasekin lan egin zuen.[3]

Eloína Linares
Bizitza
JaiotzaCabezón de la Sal1948ko urtarrilaren 23a (76 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Bizitza

aldatu

Eloina Linares Cabezon de la Sal herrian jaio eta bertan bizi da. Maila pertsonalean, besteekin duen laguntza batxiler-hasieran hasi zen, Hijas de la Caridad eskolan ikasten zegoenean. Beti aritu izan da boluntario lanetan Caritas bezalako erakundeetan.[3] 50 urtetik gora ari da boluntario lanean Cabezón de la Sal eskualdean pertsonei laguntzen, baita planetako hainbat txokotatan ere, hala nola Perun, Txilen, Bolivian, Guatemalan, Ekuadorren, Brasilen, Angola, Kamerunen eta Ganbian, besteak beste.[1]

1984an hasi zen kontenedore bidaldetekin. 2021 urtean 323 tona bidali zituzten. Urtean 15-20 kontenedore bidaltzen dira, 40 oin eta 20 bat tonakoak. Kontenedore horiek, bidalketa lekuko erakunde indartsu batek eskatzen badute, bidaltzen dute. Eskaera hori oso zehatza izan behar da, adibidez, Ukraniako gerra zela-eta, Hango Caritasek eskatu zuen: irina, umeentzako arropa zein oinetakoak, eta material medikoa.[2]

Espainia osoko donazioak era guztietako dohaintzak jasotzen ditu, laguntza humanitarioa eta material sanitarioa.[2][4]

Lan ibilbidea

aldatu

Eloína Linaresek ez du izan arazorik egunean gutxienez sei ordu (eta behar izan denean hamar ordu baino gehiago) lan egiteko, izapide burokratikoak kudeatuz eta bizi den herrian bertan, Kantabriako Cabezón de la Sal-en, Niños del Mundo federazioak erabiltzen duen egoitzako biltegia antolatuz, handik kargatzen eta kontrolatzen baita laguntza humanitarioaren bidalketa. Era berean, ohikoa da helmugako lekuetan ere laguntzea, non dohaintzan emandako tresnak banatzen laguntzen den.

Niños del Mundo erakundea

aldatu

Federazioak ez du laguntza publikorik eskatzen, dohaintza ekonomikoekin eta enpresa eta partikularrengandik datozen produktuekin finantzatzen da erakundea. Elkartea osatzen duten elkarteen urteko ekarpena ere badu (kuota), urteko diru-sarreren % 5, hain zuzen.

Laguntza humanitarioa

aldatu

Federazioaren jarduerak bi ildo osagarriren inguruan egiten dira: batetik, egoera zailetan dauden haurrak aldi baterako hartzea eta laguntza humanitarioa. Jarduera-ildo osagarriak garatu ditu: herrialde pobreenei laguntza humanitarioa bidaltzea eta katastrofeak edo ezohiko baldintzak jasan dituzten herrialdeetako haurrei errekuperatzeko atseden programak egitea, haien errehabilitazio psikologikoa, sanitarioa eta soziala bultzatzeko.

Federazioak Mankomunitateko familiei laguntzen die, behar duten edo kalteberak diren familiei elikagaiak eta garbiketarako produktuak eta arropa eta oinetako berriak banatuz hilero. Gainera, ospitaleko oheak, gurpil-aulkiak... uzten dizkie pertsonei behar duten denborarako.

Besteak beste, laguntza humanitarioa bidaltzen da Perura, Txilera, Guatemalara, Boliviara, Venezuelara, Ekuadorrera, Latinoamerikako beste herrialde batzuetara eta Afrikako Burkina Fassora, Kamerunera, Senegalera, Beninera eta Gambiara. Batez ere, elikagaiak, arropa, oinetakoak, eskola-materiala eta osasun-materiala bidaltzen da. Ospitale osoak bidali dira, oheak zein X izpi-ekipoak. Era guztietako dohaintzak bidaltzeaz gain, jangelak ere bidalti eta muntatzen dira, ikastetxe eta ospitaleetarako materiala. Beka proiektuak... Federaziorako donazio-bidalketak partikular anonimoek edo stocka geldirik duten arropa edo elikagaien enpresa txikiek egin dezakete, eta herrialde horietara bidaltzeko aprobetxatzen da.[5]

Eremu horietako eskolei laguntzen zaie, eskola-materiala, aulkiak, jantokietarako mahai-tresnak eta abar izan ditzaten. Eta, batez ere, lankideak ere bidaltzen dira hara.[5]

Harrera familiak

aldatu

1993tik urtero 800 bat haur Errusiatik eta 10 bat Boliviatik etortzen ziren familia egonaldiak egitera. Errusian eta Ukrainan erradiazioak zituzten guneetatik zetozen haurrengana bideratu ziren ahaleginak, umezurztegietan hartuta baitzeuden. Espainiako harrera-familiek haur horiek aldi baterako egonaldietan babes zezaketen eta egonaldia errepikatzeko aukera zuten. Izan ere, haur batzuk sei urterekin etorri ziren lehen aldiz, eta urtero errepikatu zuten, 18 urtera arte, horixe baitzen gehienezko adina. Ume horiek tiroideko minbizia eta giltzurrun-arazoak izaten zituzten, baina inoiz ez gaixotasun kutsakorrik.[5]

2011n Errusiako Gobernuak harrerako araudia aldatu zuen, umezurztegietako adingabeei familiekin ostatu hartutako uda pasatzea eragotziz. Ondorioz, Federazioak harrera prozesuekin aurrera ez egitea erabaki zuen.[3]

Haurren arazo nagusiak

aldatu

Milioika haurrek familia-egonkortasuna behar dute munduan, eta, ikuspuntu medikotik, gaixo dauden haur askok zainketa bereziak behar dituzte, hala nola bere egunean Errusian eta Ukrainan erradiazioek eragindakoek, haien errehabilitazio psikologikoa, sanitarioa eta soziala bultzatzeko.[5]

Ekialdeko herrialde eta Latinoamerikara egindako bidaia ugarietan, Eloína Linaresek umezurztegietan eta kalean familiako erreferenterik gabe bizi diren milioika haurren egoera egiaztatu ahal izan zuen. Linaresen hitzetan:

«Haurrak gure etorkizuna dira, eta haiei lagundu behar diegu.[5]

«Herrialde pobreenetako adingabeek duten arazo nagusia familiaren ezegonkortasuna da.»[5]

«Haurrek jakin behar dute familia bat osatzen dutela.»[3]

Aintzatespenak

aldatu
  • 2021ean Mujer Cantabria hautatugaia.[1]
  • 2022an Mujer Cantabria hautatugaia.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Gaztelaniaz) «Eloína Linares, candidata al II Premio Mujer Cantabria | Onda Cero Radio» www.ondacero.es 2020-11-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  2. a b c d «Eloína Linares - Aquí en la onda Navarra - Podcast en iVoox» www.ivoox.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  3. a b c d «Entrevistamos a Eloína Linares, presidenta de la Federación Niños del Mundo.» www.todossomosninos.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Eloína Linares, candidata al III Premio Mujer Cantabria | Onda Cero Radio» www.ondacero.es 2021-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  5. a b c d e f (Gaztelaniaz) Eloina Linares. Presidenta de la Federación Niños del Mundo | Consumer. 2006-08-22 (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).

Kanpo estekak

aldatu