Ellsworth mendiak Antartikako mendikaterik altuena da. Mendikatea 360 kilometrotan zehar hedatzen da eta 48 kilometroko zabalera du. Iparraldetik hegoaldera orientatua dago Ronne izotz hesiaren mendebaldeko zatian zehar.

Ellsworth mendiak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaVinson
Garaiera4.892 m
Motamendikate
Luzera360 km
Zabalera48 km
Azalera31.400 km²
EponimoaLincoln Ellsworth (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak78°45′S 85°00′W / 78.75°S 85°W / -78.75; -85
CondominiumItun Antartikoko eskualde

Minnesota glaziarrak bitan banatzen du. Iparraldeko erdiak Sentinel mendikatea osatzen du eta hegoaldekoak Heritage mendikatea. Lehena, askogatik gainera, handiena eta ikusgarriena da, non Vinson mendigunea dagoen, 4.892 metroko altuerarekin Antartika osoko tontorrik garaiena dena. Mendi hauek 1935eko azaroaren 23an aurkitu zuen Lincoln Ellsworthek, Dundee uhartetik Ross izotz hesira egin zuen hegaldi historiko batean zehar. Esploratzaileak Sentinel mendikatea izen deskriptiboa eman zion.

Kartografia aldatu

Mendiak xehetasunez kartografiatu zituen Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak hantxe bertan datuak hartuz eta AEBetako Itsas Armadak 1958 eta 1966 bitartean eginiko aireko argazkien bidez. Mendikatea bi eraketa ezberdinez osatua zegoela begi bistan geratu zenean, Advisory Committee of Antarctic Namesek (US-ACAN) Sentinel mendikatea izena iparraldeko erdiari eman zion, eta Heritage mendikatea hegoaldekoari, Batzordeak mendikate guztia bere aurkitzaileak bataiatu zuen era berean deitzea gomendatu zuen arren.

Klima aldatu

Ellsworth mendietan, batez besteko tenperatura -30 °Ckoa da. Espedizioentzako hilabeterik hoberenak azaroa eta urtarrila bitartean dira, uda erdialdea hego hemisferioan. Alabaina, inguru hartarako espedizio bat antolatzea lan zaila da, babes zientifiko ofizial bat edo diru asko izatea eskatzen baitu.

Kanpo estekak aldatu