Dundee uhartea
Dundee uhartea penintsula antartikoaren iparmendebaldean eta Joinville uhartearen hegoaldean dagoen uharte bat da, erabat izotzez estalia dagoena.
Dundee uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte |
Luzera | 24,9 km |
Zabalera | 21,6 km |
Azalera | 383,3 km² |
Eponimoa | Dundee |
Geografia | |
Koordenatuak | 63°30′S 55°55′W / 63.5°S 55.92°W |
Honen parte da | Joinville Island group (en) |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Ur-gorputza | Ozeano Australa |
1893ko urtarrilean, Dundee Whaling Expedition izeneko balea espedizioan zehar, uhartea Active itsasontziko kapitaina zen Thomas Robertsonek Eskoziako portu hiria den Dundeegatik izendatu zuen, non Active itsasontzia uretaratua izan zen beste hiru itsasontzirekin batera baleak ikertzeko.
Hemendik hasi zuen Lincoln Ellsworthek Herbert Hollick-Kenyon pilotuaren konpainian 1935eko azaroak 23an Antartika hegazkinez lehen aldiz zeharkatu zuen bidaia.
Lurralde aldarrikapenak
aldatuArgentinak uharte hau Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Hiru aldarrikapenak Itun Antartikoaren baldintzetara mugatuta daude
Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:
- Argentinak penintsula osoa isla Dundee deitzen du.
- Txilek isla Dundee
- Erresuma Batuak Dundee island