Ellen Swallow Richards

Ellen Richards» orritik birbideratua)

Ellen Henrietta Swallow Richards (Dunstable, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1842ko abenduaren 3aBoston, Ameriketako Estatu Batuak, 1911ko martxoaren 30a) kimikaria eta ekologoa izan zen. Ingurune-higieneko fundatzaileen bat izan zen, zientzia ekologiko modernoaren aldez aurreko aldia. Ellen-ek bere bizitzako hamarkada oso bat eskaini zuen emakumeak unibertsitateko karrerak ikasi ahal zitzatela, Estatu Batuetan, natura-zientzien arloan.[1]

Ellen Swallow Richards

(1870)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEllen Henrietta Swallow (Nellie)
JaiotzaDunstable (Massachusetts)1842ko abenduaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaJamaica Plain
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBoston1911ko martxoaren 30a (68 urte)
Hobiratze lekuaChrist Church Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Robert Hallowell Richards (en) Itzuli  (1875eko ekainaren 4a -
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology
Vassar College (en) Itzuli
Westford Akademia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, unibertsitateko irakaslea, ekonomialaria, ekologoa, ekintzaile ekologista, idazlea eta meteorological observer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Massachusetts Institute of Technology
Jasotako sariak
InfluentziakMaria Mitchell
KidetzaSmithsonian Institution

Bizitza aldatu

Haurtzaroa eta nerabezaroa aldatu

Ellen Swallowren gurasoak, Peter eta Swallow Fanny biak irakasleak ziren, nekazariak, eta beste alde batetik denda txiki bat zuten herrian. Ellenek ez zuen denborarik eskolara joateko zeren bere gurasoen negozioetan laguntzen egon behar zuen. Hala ere, 1859tik aurrera matematiketako, frantseseko eta latineko unibertsitate ikastaroak hartu zituen. Bere heziketa ordaindu ahal izateko dirua irabazteko asmoz, Ellenek maistra lan egiten zuen, etxeak garbitzen zituen eta tutoretzak ematen zituen. Gainera bere gaixo zegoen amaz arduratzen zen ere.

Ikasketak, Vassar College ikastetxean aldatu

Ellen-ek 25 urte bete berrian diru nahikoarekin kontatu zuen,$300 dolar, Vassar College prestigiotsuan inskribatu ahal izateko, denbora haietan emakumeak onartzen zituzten erakunde bat. Ellenek astronomia eta kimika, beste gauza batzuen artean, ikasi zituen. Ellen Maria Mitchell maistraren ikaslea izan zen.

MITeko ikasketak aldatu

Ellen Swollow 1870an graduatu zuen Vassar College-an eta geroago joan zen Massachusettseko Teknologia Institutura (MIT-era). MIT-ean ikasi zuen lehen emakume izan zen eta baita Estatu Batuetako zientzia unibertsitate batean onartuta izan zen lehen emakumea ere. Graduatu ondoren MIT-ean jarraitu zuen doktoratzeko itxaropenarekin baina ez zitzaion baimendu. MIT-eko doktoregoa lortu zuen lehen emakumeak 1886ra arte itxaron behar izan zuen.

Bizitza Laborala aldatu

MIT-ean graduatu ondoren, Ellen Richards Women's Laboratory-aren fundazioa sostengatu zuen, MIT-eko emakumeentzako programa bat. Emakume-laborategiak 1876an bere ateak ireki zituen, John M. Ordway irakaslea arduradun bezala , Richards laguntzailea zen. Ellen kimikako eta minerologiako instruktorearen kargua hartu zuen Laboratrgian bere itxiera arte 1883an.

Emakumeek ez zuten baimenik lortu karrera erregular bat ikasteko MIT-ean 1883ra arte. Beraz Ellen Richards-ek bere lana eta inplikazioaren bidez lortu zuen emakumeek natura-zientziak ikasi ahal izatea MIT-ean.

1887tik aurrera Ellen Richards-i ezarri zitzaion osasun-autoritate estatubatuarren aldetik ur-horniduraren erabateko laborategi ikerketa bat Estatu Batuetan. Honek 1890ean ekarri zuen programa bat MIT-ean Sanitary engineering (Osasun-Ingeniaritza). Ellen Richards irakasle bezala edateko ureko, hondakin-uretako eta aireko analisiak bere ikasleak erakusten zizkien.

Bere lan-jarduerez gain Ellen Richards eta bere senarra natura-zientzien ikerketan interesatuta zeuden emakume gazteen alde agertu ziren aktiboki ia mende-laurden batean zehar.

Erreferentziak aldatu

  1. Calvo Iglesias, Encina (2016). Científicas y sufragismo. Sevilla: SIEMUS. ISBN 978-84-945243-2-5 [1]

Kanpo estekak aldatu