Elisabet

emakumezko izena
Elizabeth» orritik birbideratua)

Elisabet euskarazko emakumezko izena da. Isabel eta Elixabete (hau Deun-ixendegi sabindarrekoa) formak ere zerrendatzen ditu Euskaltzaindiak, baina Elisabet hobesten[1].

Izen biblikoa da, Joanes bataitzailearen ama da Elisabet, Zakariasen emaztea. Hebreeraz אל ('el), Jainkoa, eta שבע (shaba), zazpi edo zina, dira osagarriak, eta hortaz bi eratan interpretatu da: Zazpien Jainkoa edo Zinaren Jainkoa esanahiekin[2].

Santuaren eguna azaroaren 5ean da (Zumarragan uztailaren 2an)[1].

Europako errege-etxeetan izen erabilia izan da, eta hainbat erregina eta printzesaren izena da. Esate baterako, Elisabet Nafarroakoa izenarekin zenbait pertsonaia izan dira historian.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Isabel - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
  2. (Ingelesez) «The amazing name Elizabeth: meaning and etymology» Abarim Publications (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu