Elisabet Neverskoa

aristokrata frantziarra

Elisabet Neverskoa (1439ko abuztuaren 24a baino beranduago - 1483ko ekainaren 21a) Clevesko dukesa izan zen 1455tik hil zen arte Joanes I.a Cleves-Markekoarekin ezkondu eta gero. Cleves-Nevers etxeko matriarka zen, Neversko dukeen eta kondeen Cleves ildoko arbasoa. Lurraldearen oinordekoa izan zenez bere seme Engelberto Cleveskoak jaso zuen bere heriotzean.

Elisabet Neverskoa
Bizitza
JaiotzaNevers1439ko abuztuaren 24a
Herrialdea Frantzia
Heriotza1483ko ekainaren 21a (43 urte)
Familia
AitaJohn II, Count of Nevers
AmaJacqueline d'Ailly
Ezkontidea(k)John I, Duke of Cleves (en) Itzuli  (1455eko apirilaren 22a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Valois-Burgundy (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta erregeordea

Joanes II.a Neverskoaren eta Jacqueline d'Aillyren alabarik zaharrena zen. Elisabeten anairik gazteena bost ureterkin hil zenez eta bere aitak ez zuenez beste semerik izan, Nevers eta Euko konde bere alaba izendatu zuen. 1456ko apirilaren 22an bere bigarren mailako lehengusua zen Joanes I.a Cleveskoarekin ezkondu zen. Maria Borgoinakoa Adolfo I.a Cleveskoarekin ezkondu zenez Borgoinako etxea eta La Marckeko etxearen arteko aliantza sendoa eratu zen, ehun urtez iraungo zuena. Clevesko dukerriko lurraldeko ohiturak eta kudeaketa Borgoinaren parekoa izan zen garai horretan.

Adolfo Gueldersekoahil zenean ahizpa Katalina Gueldersekoak eta Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak dukerriarne oinordetza eskatu zuten. Enperadorearen eskaria Maria Borgoinakoarekin ezkonduta zegoela egin zuen. Elisabeten senarra Gueldersera joan zen Enperadoraren eskaria babestera, Cleves bere esku utzita.

1483ko ekainaren 21ean hil zen, bere aita baino lehen. Nevers eta Eu oinordetza jaso zituen Engelberto semeak.