Elena Cebrián Calvo

ingeniaria, politikaria

Elena Cebrián Calvo (1970) ingeniari agronomoa da eta Valentziako Generalitateko karrera funtzionarioa. Valentziako Generalitateko Nekazaritza, Ingurumen, Klima Aldaketa eta Landa Garapeneko sailburua izan da 2015etik 2019ra. Gaur egun, Lurralde Kohesioaren eta Despopulatzearen aurkako Politiken Idazkaritza Autonomikoaren burua da, 2022ko otsailetik.

Elena Cebrián Calvo

(2017)

Q112180585 Itzuli

2022ko otsailaren 14a - 2023ko ekainaren 30a
Alfred Boix Pastor (en) Itzuli - historical position (en) Itzuli
Hautetsia: Valentziako Gorteetako X legealdia

14. Q109370768 Itzuli

2015eko ekainaren 29a - 2019ko ekainaren 17a
José Císcar (en) Itzuli - Mireia Mollà i Herrera (en) Itzuli
Hautetsia: Valentziako Gorteetako IX legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena Cebrián Calvo
JaiotzaValentzia1970eko urriaren 29a (54 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Andreu Escrivà i Garcia  (2020 -
Familia
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitate Politeknikoa
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta politikaria

Twitter: elenetcc Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Bere gurasoak mendizaletasun gaia jorratu dute. Aitak hainbat argitalpen ditu. Guraso biek karguak izan dituzte Centre Excursionista de València elkartean, aita presidentea izan zelarik.[1][2]

Ekonomia eta Nekazaritza Politikako espezialitateko nekazaritza-ingeniaria da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan ikasketak burutu eta gero. 1999an, oposizio bidez, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Estatuko Nekazaritza Ingeniarien Kidegoan sartu zen, eta han hainbat sailetan egin du lan. 2013ko urtarrilaz geroztik, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Analisi, Prospektiba eta Koordinaziorako Zuzendariordetza Nagusiko Analisi eta Prospektiba Unitateko buru izan zen. Lehenago, 2012an, Uraren Zuzendari Nagusiaren Laguntza Unitateko buru izan zen; 2010-2011tik, Parke Nazionalen Erakunde Autonomoko zuzendariordea izan zen, eta 2006-2010 bitartean, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Proiektuetako burua izan zen, Danimarkako Europako Ingurumen Agentzian aditua.

Politika

aldatu

2015. urtean sozialisten gobernuko sailburu izendatu zuten, eta Ximo Puig izan zuen Generalitateko buru garai horretan. Independente bezala hartu zuten kargurako, Compromis elkartearen proposamenari jarraiki.[3][4] Lehen legegintzaldian, nekazaritzaren eta ingurumenaren politikak biltzen zituen Sail berriko ingurmenaren ardura hartu zuen. Bere agintaldian, Nekazaritza Egituren Legea onartu zen, eta l'Hortako Nekazaritza Garatzeko Plana idatzi zen, Valentziako Horta Babesteko Legea onartu ondoren.[5][6]

Julià Álvarorekin, Ingurumeneko idazkari autonomikoarekin, izandako gatazka, Berdeak-Equo taldeak (Compromiso koalizioko alderdietako bat) izendatua, kargua uztera eraman zuen.

[7][8]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu