El Tigre de Chamberí
El Tigre de Chamberí (euskaraz Chamberíko Tigrea), 1957ko Pedro Luis Ramírez espainiarrak zuzendutako kirol komedia film bat da. José Luis Ozores, Tony Leblanc, Hélène Rémy, José Marco Davó, Julia Caba Alba, Antonio Garisa, Leo Anchóriz, Juana Ginzo, Julio Goróstegui eta Carmen Martínez Sierra aktoreek antzeztu zuten.
El Tigre de Chamberí | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1957 |
Izenburua | El Tigre de Chamberí |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 80 minutu |
Grabazio lekua(k) | Madril |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pedro L. Ramírez |
Gidoigilea(k) | Enrique Alarcón (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | José Antonio Rojo |
Ekoizpen-diseinatzailea | Enrique Alarcón (en) |
Argazki-zuzendaria | Federico Gutiérrez-Larraya (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Sastreria Cornejo (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Argumentua
aldatu1950eko hamarkada, Madril, futbol partidu batean zehar, Miguel "El Tarta" Oréganok (José Luis Ozores) Espainiako boxeo txapeldunari ukabilkada bat eman eta lurreratu egingo du. Ekintza honek Miguelen bizitzan sekulako aldaketa ekarriko du, denek haren boxeorako potentziala bereganatu eta hartaz aprobetxatu nahiko baidute. On Románek (José Marco Davó) boxeo profesionalean has dadin konbentzitu eta horretarako beharrezkoa den sozio baten bila hasiko da. Honela, Peter Rodríguez managerrarekin elkartu eta Miguelen ospe uneaz baliatuko dira. Boxeo munduan "Chamberíko Tigrea" ezizenez ezaguna egingo da, Miguel betidanik maitemindua dagoen Marisaren (Hélène Rémy) harreta bereganatu nahi baitu, hain zuzen re, Románen alaba dena.
Aktoreak
aldatu- José Luis Ozores: Miguel Orégano, "El Tarta" edo "Chamberíko Tigrea"
- Tony Leblanc: Manolo
- Hélène Rémy: Marisa
- José Marco Davó: On Román
- Julia Caba Alba: Miguelen ama
- Miguel Ángel Rodríguez: Quique
- Antonio Garisa: Entrenatzailea
- José Ramón Giner: Zerbitzaria
- Leo Anchóriz: Carlos
- Aníbal Vela: Miguelen laguna
- Juana Ginzo: 3. pisuko bizilaguna
- Julio Goróstegui: Molinaren apoderatua
- Goyo Lebrero: Gurpildun-eserlekuaren alokatzailea
- Ángel Calero: Boxeo borrokaldiko epailea
- Emilio Orozco: Pedro Molina
- Aníbal Vela: Migueli ordaintzen dion gizona
- Carmen Martínez Sierra
- Juan Cazalilla: Esataria
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Gaztelaniaz)