El Mirongo Dama Gorria

El Mirongo Dama Gorria Goi Paleolitoko (Madeleine aldia) ehorzketa bateko emakume baten hondakinak dira eta El Mirón leizean aurkitu zuten, Kantabriako ekialdean.

Indusketak El Mironen.

Aurkikuntza 2015. urtean egin zen publiko.[1] Arkeologo taldeak 2010ean kareharrizko bloke handi baten atzean espazio estu bat esploratu zuten kobaren barruan, eta han dama gorria aurkitu zuten.

Ezaugarriak aldatu

Emakumearen adina 35 eta 40 urte bitartekoa dela kalkulatzen da. Haren hezurrak okrez estalita zeuden, burdinaz egindako pigmentu gorri batez, beraz, eta hortik eman zaion izena.[2] Erradiokarbono frogek diote emakumea duela 18.700 urte lurperatu zutela.[3]

Garezurra eta hezur batzuk falta ziren, baina hezurdurak ez zuen beste manipulazio trazarik. Horrek adierazten du hil ondoren behar bezala lurperatu zutela. Arkeologoaren arabera, okre-pinturak eta kareharrizko blokeak bere hilobiaren markatzaileak ziren. Gainera, horman V formako seinale bat zegoen grabatua, emakume baten ehorzketa adierazten duena adituen ustez.[2] Hankako hezur batean haragijale batek (zakur edo otso baten tamainakoa) hezurra hozkatu zuen haragia deskonposatu ondoren, eta seguruenik gizakiek gertaera horren ondoren garezurra eta hezur luze batzuk kendu egin zituzten. Leize hatrtako gizakiek hileta-errituak zeuzkatela aditzera ematen du guztiak.[4]

Kokapena aldatu

Euskal Herriko eta gertuko ehorzketa paleolitikoak, El Mirongoa ekialdean eta mendebaldekoa, Loizuko Gizonarena.

 
Ekialdean, El Mirongo damaren aurkikuntza, eta konparaziorako, beste ehorzketa paleolitiko bat, Loizukoa (Nafarroan).

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Red Lady of El Mirón» artikulutik itzulia izan da, 2021-05-18 data duen 1023731405 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-05-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Straus, Lawrence G.; González Morales, Manuel R.; Carretero, Jose Miguel; Marín-Arroyo, Ana Belen. (2015). «"The Red Lady of El Mirón". Lower Magdalenian life and death in Oldest Dryas Cantabrian Spain: an overview» Journal of Archaeological Science 60 (1): 134–137.  doi:10.1016/j.jas.2015.02.034..
  2. a b Weiss, Daniel. (11 August 2015). «The Red Lady of El Mirón» Archaeology (Archaeological Institute of America). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "weiss" defined multiple times with different content
  3. González Morales, Manuel R.; Straus, Lawrence G.. (2015). «Magdalenian-age graphic activity associated with the El Mirón Cave human burial» Journal of Archaeological Science 60 (1): 125–133.  doi:10.1016/j.jas.2015.02.025..
  4. Sarchet, Penny. (1 March 2015). «Red Lady cave burial reveals Stone Age secrets» New Scientist.

Kanpo estekak aldatu