El Avión
Dulces El Avión, S. A. gozokigintza arloko errioxar enpresa da.[1] 1928an sortu zuten Logroñon.
El Avión | |
---|---|
Datuak | |
Mota | nekazaritzako elikagaien enpresa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1923 |
webgune ofiziala |
Historia
aldatuGozokien eskaria gero eta handiagoa zenez eta fabrikazioak leku gehiago eskatzen zuenez, 1948an hasierako Avenida de Navarratik egungo Avda. de la Pazera aldatu zen. Bertan hasi zen txokolatez bustitako toffeeak egiten, urte haietan erabat berritzailea izan zen gozokia.
1970eko hamarkadan, berriro ere hedapen-arrazoiengatik eta gozoki gogorren fabrikazioarekin jarraitzeko, batez ere SINTOX karamelu balsamikoarena, Cascajosko industrialdera aldatu zen, eta, azkenik, 2001ean instalazio moderno batzuk eraiki ziren La Portalada II industrialdean, non hirugarren belaunaldiak produktu berriak sortzen jarraitzen duen, hala nola Sotoko mazapana, mazaquitoa (mazapanezko bonboia), marraskinoko gereziak edo txokolatez bustitako fruitu melatuak. Dulces El Avión da gaur egun kafe eta esne pilulak egiten dituen Logroñoko enpresa bakarra. 1985ean Dulces El Avión, S. A. bihurtu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «La avioneta de Dulces El Avión remonta el vuelo» La Rioja 2019-12-11.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |