Ekosistemen zerbitzu

Ekosistemek eskaintzen dituzten eta gizakiarentzat erabilgarriak diren baliabideak edo prozesuak

Ekosistemen zerbitzuak ekosistemek eskaintzen dituzten eta gizakiaren ikuspuntutik erabilgarriak diren baliabideak edo prozesuak dira. Kontzeptua aspalditik da ezaguna ekologoen eta beste zientzialari batzuen artean, baina XXI. mendearen hasieran orokortu zen ikuspegi politikotik eta jende xehearen artean. 2005ean Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa antolatu zuten Nazio Batuek, eta bertan ekosistemen zerbitzuen definizioak formalizatu zituzten mundu osoko 1.300 zientzialarik, lau urteko lanen ondoren. Ekosistemen zerbitzuak lau kategoriatan sailkatu ziren: hornidura, esaterako uraren edo janariaren ekoizpena; erregulazioa, esaterako klimaren eta gaixotasunen kontrola; euskarria, esaterako elikagaien zikloak eta uzten polinizazioa; eta kultura, esaterako aisialdiko erabilerak.

Polinizazioa ekosistemek eskaintzen duten zerbitzuetako bat da.

Kategoriak aldatu

Euskarri zerbitzuak aldatu

Ekosistemen gainerako zerbitzuak ekoizteko derrigorrezkoak diren zerbitzuak dira euskarrikoak. Mantenugaien birziklatzea, ekoizpen primarioa, lurzoruaren eraketa dira euskarri zerbitzuen adibide. Haiei esker, ekosistemek beste zerbitzu batzuk eman ditzakete, esaterako janaria, uholdeen erregulazioa edo uraren arazketa.

Hornidura zerbitzuak aldatu

Ekosistemetatik eskuratutako produktuak dira.

  • janaria (ehiza bidez eskuratutakoa ere bai)
  • lehengaiak: zura, larruak, materia organikoa, ongarriak, etab.
  • baliabide genetikoak
  • ura
  • mineralak
  • medikuntzarako baliabideak
  • energia
  • apaingarriak

Erregulazio zerbitzuak aldatu

Ekosistemetako prozesuak erregulatzetik lortutako onurak

  • hondakinen deskonposizioa eta desintoxikazioa
  • uraren eta airearen garbitzea
  • klimaren erregulazioa
  • izurriteen eta gaixotasunen kontrola

Zerbitzu kulturalak aldatu

Ekosistemek ematen dituzten onura ez-materialak: garapen intelektualerako, gogoetarako, aisialdirako, sentipen estetikoetarako eta izpiritua aberasteko.

  • kulturalak
  • izpiritualak eta historikoak
  • aisialdiko esperientziak
  • zientziarakoak eta hezkuntzarakoak

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.