Eko

Eko (mitologia)» orritik birbideratua)

Eko (grezieraz: Ἠχώ, Ēkhō), greziako mitologian, oihartzuna irudikatzen zuen oreadea zen. Bere berriketarekin Hera Zeusen emaztearen arreta erakarri zuen, Zeusen amodiozko abenturetan zebilen bitartean; horregatik, Hera jainkosak lehenbiziko hitza sekula ez aterako zigorra ezarri zion Ekori. Nartzisoz maitemindu zen Eko, baina hark jaramonik egiten ez zionez, atsekabez hil zen. Beste elezahar baten arabera, Panek zion maitasunari uko egiteagatik, haren mendeko artzain batzuek lau puskatan zatitu zuten. Bi elezahar hauen arabera, ahoskatzen diren azken silaben oihartzuna da Ekok mundu honetan utzi duen arrasto bakarra.

Eko
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Domeinuaoihartzuna
Familia
Seme-alabakIambe (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu