Ekialdeko Afrikako Britainiar Konpainia Inperiala
Ekialdeko Afrikako Britainiar Konpainia Inperiala (ingelesez: Imperial British East Africa Company) Ekialdeko Afrika Britainiarreko lehen administratzaile eta konpainia publiko bat izan zen. Ingalaterrako botere kolonialak kontrolatutako eremuetan afrikar merkataritza garatzeko sortutako merkataritza elkarte bat izan zen. 1885eko Berlingo Itunaren ondoren sortu zen.
Ekialdeko Afrikako Britainiar Konpainia Inperiala | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa |
Jarduera sektorea | Merkataritza |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1888 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Ekialdeko Afrika |
Ia hamar urtez, Uganda administratzeaz eta Ekialdeko Afrikako protektoratua izeneko egoitza batez arduratu zen, hau da, Afrikako ekialdeko kostaldean zehar dauden 639.209 km² inguruko eremua, bere erdigunea, ekialdeko 39º longitudea eta 0º latitudea zituena. 1895ean protektoratuaren administrazioa eta Uganda Foreign Officera transferitu zuen. Bere egoitza nagusia Londres hirian zuen.