Eine Frau in Berlin (euskaraz Emakume bat Berlinen) Marta Hillersen (1911-2001) lan autobiografikoa da, originalki alemanez idatzia baina lehen edizio anonimoa 1954ean izan zuena ingelesez A Woman in Berlin izenburuarekin.

Eine Frau in Berlin
Jatorria
Egilea(k)Marta Hillers
Argitaratze-data1954
IzenburuaEine Frau in Berlin
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Ezaugarriak
Genero artistikoaautobiografia
Hizkuntzaalemana
anonyma.film.de

Edukia aldatu

Marta Hillers kazetari alemana zen, propaganda naziaren inguruan lan egin zuena II. Mundu Gerraren garaian, eta 1945ean, Berlinen harrapatuta geratu zen sobietarrek hiria Berlingo guduan bitartean. Orduan eguneroko oharrak idazten hasi zen. Eguneroko erako lan autobiografiko horrek 1945eko apirilaren 20tik ekainaren 22ra bitarteko kontakizun bat osatzen du non kontatzen den Armada Gorriak nols arpilatu zuen hiria eta nolako bortxaketa masiboak gertatu ziren Berlinen, zeintzuen biktima zuzena ere izan zen idazlea.[1]

Argitalpenen historia aldatu

Memoria horiek 1954an ingelesez argitaratu ziren anonimoki, A Woman in Berlin izenburuarekin. Kurt Marek editore alemanak Estatu Batuetan argitaratu zuen memoria liburua, ingelesera itzulia. Mareken laguna zen Hillers, eta lagun gisa anonimotasunaren baldintzapean pasatu zion editoreari bere lana Hillersek. Era berean Marek ezaguna zen jada arkeologiaren dibulgatzaile gisa C.W. Ceram izenez argitaratu zuelako 1949an Götter, Gräber und Gelehrte (Jainkoak, hilobiak eta jakintsuak) liburua, eta hortaz idatziari zabalkundea emateko bide ona zen.

1959an irten alemanezko lehen edizioa, Genevan (Suitza frankofonoan beraz, ez Alemanian), eta zabalkunde eskasa izan zuen Alemanian, non bortxaketa sobietarren gaia tabu izan zen urte luzez. Salmenta gutxi, baina polemika eragin zuen liburuak, eta Hillersek anonimo jarraitzen zuen arren, isiltasuna aukeratu zuen aurrerantzean: ez zuen kazetaritza gehiago egin, eta berrargitalpenik ere ez zuen baimendu bizi izan zen bitartean. 2001ean hil zen, 90 urterekin.

2003an berrargitaratu zen liburua alemanez berriro Hans Magnus Enzensbergerrek editatutako liburu sorta berri batean. Honek bai arrakasta itzela lortu zuen, eta film ezaguna ere egin zen Alemanian liburuan oinarritua: Anonyma - Eine Frau in Berlin, Nina Hoss protagonista zuela.[2]

Garai bertsuan egin zen publiko idazlearen nortasuna, eta beste polemika bat ere hasi zen, ea liburuko kontakizuna zein puntura arte zen egiazkoa eta ez literatura.[3] Kurt Mareken emaztearen bidez, ikertzaileek material originala aztertu dute, Hillersen oharrak eta ohar horietatik mekanografiatutako lehen originala, eta horietan kontatzen denak objektibitate eta egiazkotasun zantzuak dituela ondorioztatu dute; aldiz, liburuko bertsioa, ia bikoitza luzeago dena, artefaktu literario gehiagoz dago hornitua, izenetan ezkutatze eta aldaketak daude, eta nazismoranzko autoreak izan zitzakeen hurbiltasunak disimulatu egin ziren.

Hiru edizio nagusiak aldatu

  • Anonymus: A woman in Berlin. With an introduction by C. W. Ceram. Übersetzung James Stern. London : Secker & Warburg, 1955.
  • Eine Frau in Berlin. Tagebuchaufzeichnungen. Verlag Helmut Kossodo, Frankfurt, Geneva 1959.
  • Anonyma: Eine Frau in Berlin. Tagebuchaufzeichnungen vom 20. April bis 22. Juni 1945. Mit einem Nachwort von Kurt W. Marek. Eichborn Verlag, Frankfurt am Main 2003, ISBN 3-8218-4534-1. (= Die Andere Bibliothek, Herausgeber Hans Magnus Enzensberger, Nr. 221.)

Erreferentziak aldatu

  1. Chase, Jefferson S.. (2021). Eight days in May: the final collapse of the Third Reich. Liveright Publishing Corporation, a division of W. W. Norton & Company ISBN 978-1-63149-827-5. (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  2. (Gaztelaniaz) Anónima: Una mujer en Berlín. (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  3. (Ingelesez) Harding, Luke. (2003-10-05). «Row over naming of rape author» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).

Kanpo estekak aldatu