Egun zoragarriak (gaztelaniaz: Días estupendos) Alfredo Sanzol idazle iruindarraren antzezlana da, 2010ean Centro Dramático Nacionalak ekoiztu zuena. Madrilgo Valle-Inclán Antzokian estreinatu zuten. Handik hilabete gutxi Pabiloi 6ko Gazte Konpainiak euskaraz taularatu zuen, Patxo Telleriak itzulita.[1]

Egun zoragarriak
Jatorria
Egilea(k)Alfredo Sanzol
Argitaratze-data2010
Estreinaldi-data2010eko irailaren 23a
IzenburuaDías estupendos
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alfredo Sanzol
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaCentro Dramático Nacional
Bestelako lanak
MusikagileaFernando Velázquez

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Udan, jendeak bere paradisuak eraikitzen ditu, eta ausartzen ez delako edo denborarik ez duelako ikasturtean zehar egin ezin dituen gauza guztiak egiten ditu. Gainera, mundu guztiak amesten du alaitasun eta zorion hori bere eguneroko bizitzara eramatea. Udaren «iheskortasunari» urte osoan zehar eusteko gogo horrek frustrazio batzuk dakartza berekin, eta frustrazio horiek ere islatzen dira lan honetan, non une dramatikoak eta ikusleen barre-algarak pizten dituzten beste une batzuk nahasten diren.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.