Egun bereko alarguntsa
Egun bereko alarguntsa izenburuarekin izendatu da ahozko tradiziotik datorkigun balada.
Hitzak
aldatuGehien hedatu den bertsioa, ahozko transmisiotik paperetara Jean Dominique Julien Sallaberrik ekarri zuen 1870. urtean.
Hona ekialdeko bertsio[1] bat:
- Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian,
- bai eta zetaz ere beztitü ekia jelki zenian;
- etxekoandere zabal nündüzün egüerdi erditan,
- bai eta ere alargüntsa gazte ekia sartü zenian.
- - Musde Irigarai, ene jaona, altxa izadazüt büria;
- ala dolütü ote zaizü eneki espusatzia?
- - Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,
- ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.
- Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik,
- mündü ororen ixilik eta Jainko Jaonari ageririk;
- buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,
- lili arraroz eginik eta erdia pozuatürik.
- - Zazpi urtez etxeki dizüt gizon hila kanberan;
- egünaz lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian.
- Zitru urez üküzten nizün astian egün batian,
- astian egün batian eta ostirale goizian.
Eta hona mendebaldeko bertsio[2] bat:
- Bart hamarretan dontzella nintzan,
- hamabietan ezkondu,
- ordu bi santu goxekuetan
- gelditu nintzan alargun,
- ordu bi santu goxekuetan
- gelditu nintzan alargun.
- Hauxe da pena eta tristura,
- gañera pesadunbria,
- ordu bateko senarragatik
- alargun gelditutia,
- ordu bateko senarragatik
- alargun gelditutia.
Bertsio gehiago batu zituen, esate baterako, Antonio Zavalak[3]
Dokumentatutako bertsio batzuk
aldatuAntonio Zavalak adierazi zuen legez, balada hau sarritan argitaratu da eta beti, edo gehienetan behintzat, Sallaberriren liburutik hartuta. Ona argitalpen batzuk:
- (Frantsesez) Jean Dominique Julien Sallaberri: Chants populaires du Pays Basque paroles et musique originales recueillies et publiées avec traduction française. (1870). (130 or).
- Eskualdun Kantuak kantutegia, Buenos Aires, 1904.
- Gure Herria aldizkaria, 1927.
- Kantuz kantutegia, Editions "Eskual-herria", Bayonne.
- Mariya kantutegia, Imprimerie M. Mendiburu, Bordeaux.
- Charamela kantutegia, Imprimerie Darracq, Bayonne, 1951.
- Kantu kanta kantore kantutegia, Baionan, 1967, Kordelie.
- (Gaztelaniaz) Juan Carlos Guerra: Los Cantares antiguos del Euskera. Donostia, 1924.
- Joseba Lakarra, Koldo Biguri & Blanca Urgell: Euskal Baladak..., bigarren alean, Donostia, 1983, (79. or.).
- (Gaztelaniaz) Antonio Zavala, Euskal erromantzeak / Romancero vasco Auspoa. Sendoa ISBN 84-89080-68-2
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) Jean Dominique Julien Sallaberri: Chants populaires du Pays Basque paroles et musique originales recueillies et publiées avec traduction française. (1870). (130 or).
- ↑ Adolfo Arejita, Igone Etxebarria, Jaione Ibarra: Mendebaldeko Euskal Baladak / Antologia, Bilbo, 1995, (27 orrialdean).
- ↑ (Gaztelaniaz) Antonio Zavala, Euskal erromantzeak / Romancero vasco Auspoa. Sendoa ISBN 84-89080-68-2