Egun bat Petre Romanescuren bizitzan

Egilea: Xabier Mendiguren (Erein, 2009)

Egun bat Petre Romanescuren bizitzan Xabier Mendiguren Elizegik idatzitako haurrentzako liburua da. Lehen argitaraldia 2009an egin zuen Erein argitaletxeak, Donostian, Manu Ortega ilustratzaileak egindako marrazkiekin[1].

Egun bat Petre Romanescuren bizitzan
Jatorria
Egilea(k)Xabier Mendiguren Elizegi
Argitaratze-data2009
IzenburuaEgun bat Petre Romanescuren bizitzan
IlustratzaileaManu Ortega
ArgitaletxeaErein
ISBN978-84-9746-495-6
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Historia
Jasotako sariak

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Petre Romanescu izeneko mutilari bere egun bat idazlenean kontatzeko agindu dio irakasleak. Petre errumaniar etorkinen semea da eta oraindik ere zailtasunak ditu euskaraz idazteko. Gainera, zinema-zuzendari izan nahi du eta nahiago du film dokumental bat egitea. Gurasoek oparitutako bideo-kamerarekin bere bizitza grabatzen du, batez ere mendian egin duen egun-pasa, gurasoekin, osaba-izebekin eta beste lagun batzuekin. Egun hori konplikatu egingo da, eta uste ez zuen bezala amaituko da[1].

Pertsonaiak aldatu

  • Petre Pomanescu, protagonista. Eskolan ikasten du eta zinema-zuzendari izan nahi du.
  • Ioan, Petreren aita, elektrikaria.
  • Alina, Petreren ama. Gozotegian lan egiten du.
  • Adrian, Ioanen anaia eta Petreren osaba. Lan bila dabil.
  • Loredana, Adrianen emaztegaia. Taberna batean lan egiten du.
  • Roman, Petreren gurasoen laguna, txapista.
  • Cristina, Petreren gurasoen laguna, Romanen emaztea, ile-apaintzailea.
  • Nadia, Roman eta Cristinaren alaba. Mutua den arren, dena ulertzen du.
  • Josu, Petreren laguna.
  • Pepi, auzoko dendako saltzailea.
  • Nora, Nadiaren ospitaleko gelako neska.
Soilik aipatutakoak
  • Andereño Itsaso, Petreren irakaslea.
  • Nicolae, Ioan eta Adrianen laneko ezaguna.
  • Kraiovako Beltza, Adrianen lankide iruzurgilea.
  • Ana eta Mariana, Alinaren ahizpak eta Petreren izebak. Errumanian bizi dira.

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Egun bat Petre Romanescuren bizitzan» Erein.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  2. López Gaseni, Manu. «Errealismo errumaniarra» Argia 2.186 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).

Kanpo estekak aldatu