Egoera begetatibo iraunkor
Mikroorganismoen bizi-zikloaren fasea; denbora-tarte horretan genoma erreplikatu eta ugalketarako beharrezkoak diren molekulak sintetizatzen dira
Egoera begetatibo iraunkorra garun-lesio larria jasan ondoren kontzientzia-zantzurik erakutsi gabe zenbait aste eman dituen pazientearen egoera da.[1] Garun-lesio larria jasan ondoren kontzientzia-zantzurik erakutsi gabe urtebete baino denbora gehiago eman duen pazientearen egoera, edo garuneko isuria jasan ondoren kontzientzia-zantzurik erakutsi gabe hiru hilabete baino denbora gehiago eman duen pazientearen egoera, berriz, egoera begetatibo etengabea da.[1]
Egoera begetatibo iraunkor | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | disorder of consciousness (en) alteration of consciousness (en) |
Espezialitatea | neurologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | R40.3 |
MeSH | D018458 |
Egoera begetatiboak kontzientzia-egoera patologikoak dira, irizpide hauek definitzen dituztenak:[2]
- Norbere buruaren edo inguruaren kontzientziarik eza, eta besteekin elkarri eragiteko ezintasuna.
- Ikusmen, ukimen, entzumen nahiz minaren estimuluekiko erantzun eutsi, erreproduzigarri eta borondatezkorik eza.
- Mintzamenaren (adierazpen nahiz ulermenaren) erabateko absentzia.
- Aldizkako esnatzeak, txandakako loaldi/esnaldiekin adieraziak.
- Jarduera hipotalamikoa eta entzefalo-enborrekoa osorik egotea; horrek zainketa medikoekin bizirik irauteko modua ematen du.
- Eginkari-ihesa eta gernu-ihesa.
- Zenbait kasutan, nerbio kranial eta espinaletako erreflexuak mantentzea eta, beste batzuetan, aldiz, galtzea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Euskalterm: [Bioetika Hiztegia] [2016]
- ↑ Euskalterm: [Mendekotasuna Hiztegia] [2017]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |