Egia-taula edo egiazkotasun taula logikan erabiltzen den taula bat da, formula baten interpretazio posible guztiak aztertzen dituena, formulan ageri diren aldagai guztiak erabiliz. Taula honek zutabe bat dauka aldagai bakoitzerako eta azken zutabe bat formula logikoen emaitza posible guztiak adierazteko. Ilara bakoitzean aldagaien konbinazio posible bat ageri da.

Egia-taula ezaguna egin zen Ludwig Wittgensteinek 1921ean argitaratutakoTractatus Logico-Philosophicus liburuarekin, baina ia 30 urte lehenago Charles Sanders Peircek erabili zuen.

Lotura logikoakAldatu

Ukapena[1]Aldatu

Ukapenak edo ezeztapenak egia dena gezur bihurtzen du eta gezurra dena egia bihurtzen du.

P ¬P ¬¬P
E G E
G E G

KonjuntzioaAldatu

Egia ematen du biak egia badira.

P Q P∧Q
E E E
E G G
G E G
G G G

DisjuntzioaAldatu

Egia ematen du gutxienez bietako bat egia bada.

P Q P∨Q
E E E
E G E
G E E
G G G

InplikazioaAldatu

Egia ematen du lehenengoa egia bada eta bigarrena egia bada edo lehenengoa egia bada. Gezurra emateko aukera bakarra lehenengoa egia izatea eta bigarrena gezurra izatea da.

P Q P→Q
E E E
E G G
G E E
G G E

ErreferentziakAldatu

  1. «Truth Tables, Tautologies, and Logical Equivalences» sites.millersville.edu (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).

Kanpo estekakAldatu