Efod izenekoa, hebreeraz: אֵפוֹד‎, Israelgo apaiz nagusiek erabiltzen zuten jantzia da.

Apaiz nagusi judua, soinean efod jantzi horia daramala (The History Of Costume, Braun & Schneider, c.1861-1880)

Tunikaren gainetik janzten zuten eta bitxi sakratuak izaten zituen bularraldetik zintzilik, baina ez dago argi zein zen bitxi horien esanahia; dena dela, batez ere gurtzarako erabiltzen zuten. Honen antzeko jantzi bat, lihozkoa, erabiltzen zuten apaiz nagusi ez zirenek. Itun Zaharrean azaltzen da hitz hau.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu