Edward Bernays
Edward Louis Bernays (Viena, Austria-Hungaria, 1891ko azaroaren 22a – Cambridge, AEB, 1995eko martxoaren 9a) harreman publikoen eta propagandaren arloko aitzindari bat izan zen. Haren hilberrian, «harreman publikoen aita» zela aipatu zen.[1] Lehen Mundu Gerran, Woodrow Wilson lehendakariaren gobernuarentzat Committee on Public Information batzordean lan eginez, eragin handia izan zuen estatubatuarren artean iritzi hau zabaltzen: Estatu Batuen gerra ahaleginen helbururik behinena «demokrazia Europa osora ekartzea» zela. Ospetsua da Bernaysen esaldi hau:[2]
Edward Bernays | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edward Louis Bernays |
Jaiotza | Viena, 1891ko azaroaren 22a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Ameriketako Estatu Batuak (1892 - |
Heriotza | Cambridge, 1995eko martxoaren 9a (103 urte) |
Familia | |
Aita | Eli Bernays |
Ama | Anna Freud Bernays |
Ezkontidea(k) | Doris Fleischman (en) (1922 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cornell Unibertsitatea DeWitt Clinton High School (en) Cornell University College of Agriculture and Life Sciences (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, kazetaria, saiakeragilea eta public relations scholar (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
« | The engineering of consent is the very essence of the democratic process, the freedom to persuade and suggest. | » |
Sigmund Freuden arreba Anna Freud zuen ama; aita, aldiz, Freuden emazte Martha Bernaysen anaia.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Teoriak
aldatuGustave Le Bon eta Wilfred Trotter psikologia buruz eta bere osabaren Sigmund Freuden jendetzari buruzko ideak landuz, Eddy Bernaysek iritzi-publikoa manipulatzeko asmoarekin lehendabiziko metodoak saldu zituen psikologiaren azpikontzientean oinarrituz.
Barnaysentzat jendetza ezin daiteke pentsalaria izan, inkontziente pultsioak bakarrik adieraz baitezake. Zigarro industriarentzako emakumeentzako kontsumoa propaganda eta publizitatearen bidez modernoa zela iradokiarazten zuen "askatasunaren suargia zirela" esanez.
Politikan, pertsonai publikoak "saltzen" ditu, presidentearen gosaria sortuz, show-bizaren pertsonaien aurkeztuz. Berak pentsatzen du, gutxiengo inteligenteak "demokratikoki" boterea eduki behar zuela, eta masa popularra modelatua izan behar dela hori onartazteko.
Propaganda metodoen aitzindaria, geroago Joseph Goebbels haren lanetan inspiratu zen.
Life aldizkariak dioenez, XX. mendeko pertsonaiarik eragileena izan zen.
Lanak
aldatu- Crystallizing Public Opinion, 1923.
- Propaganda, Horace Liveright, 1928. Frantsesez Propaganda, Comment manipuler l'opinion en démocratie, Zones, 2007. Normand Baillargeon.
- Speak Up for Democracy, 1940.
- Public Relations, 1952.
- The Engineering of Consent, 1955.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Edward Bernays, 'Father of Public Relations' And Leader in Opinion Making, Dies at 103», The New York Times, 1995-03-10.
- ↑ Edward L. Bernays: «The Engineering of Consent», Annals of the American Academy of Political and Social Science, 1947ko martxoa.
Bibliografia
aldatu- (Ingelesez) Larry Tye, The Father of Spin: Edward L. Bernays and the Birth of Public Relations, 1998, ISBN 0-517-70435-8.
- (Frantsesez) Armand Mattelart, « Art et argent, histoire d'une soumission », Le Monde diplomatique, septembre 2001. [1]
- (Frantsesez) Bernard Stiegler, De la Misère symbolique, I - L'époque hyperindustrielle, Gallilée, 2002.
- (Frantsesez) Vance Packard, La Persuasion clandestine, Calman-Lévy, 1958.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Frantsesez) Qui était Edward Bernays ?[Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez) Bernays Papers sur le site de la Bibliothèque du Congrès
- (Frantsesez) Irakurri Propaganda
- (Frantsesez) Propaganda, Edward Bernays, ou comment manipuler l’opinion en démocratie (Normand Baillargeonn elkarrizketa Daniel Mermetekin, Là-bas si j'y suis programan)
- (Frantsesez) Autre entrevue[Betiko hautsitako esteka] Normand Baillargeonekin (50 minutu) Propaganda liburuaren kontextu historikoa, préface frantsesetik itzulia.
- (Frantsesez) Bernaysri buruzko konferentzia
- (Ingelesez) The Century of The Self, Adam Curtisen film dokumentala