Edoskitze

Edoskitzaro» orritik birbideratua)

Edoskitzea ugaztun emeek esnez umea elikatzean datza, gehienetan bularretatik, batzuetan bularretatik aterata esnea metatu den ontzi berezi batetik. Gizakiaren kasuan, OMEk eta UNICEFek jaioberriaren lehenengo sei hilabetetan ezinbestekoa eta elikagai bakarra dela diote; baita handik aurrera, eta gutxienez bi urtera arte, osagarria[1]. Estatu Batuetako Pediatria Elkarteak (American Academy of Pediatrics), berriz, urte batez beharrezkoa dela dio[2]. Umeek esnea edoskiz igarotzen duten aroari edoskitzaro deritzo.

Amagandiko edoskitzea.

OMEk eta UNICEFek ez dute bukaera-data finkoa ezarri eta ikerketa antropologikoek bi urte eta erdi eta zazpi urte arteko epea proposatzen dute[3][4].

Edoskitzea onuragarria da bai amarentzat eta baita umearentzat ere. Bion afektibitate-lotura estutzeaz gain, umearen immunitate-sistema sendotzen du

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Osasunerako Mundu Erakundea. (2002). Estrategia mundial para la alimentación del lactante y el niño pequeño. Geneva.
  2. (Ingelesez) American Academy of Pediatrics Section on Breastfeeding. (2005). «Breastfeeding and the use of human milk» Pediatrics 2 (115): 496-506..
  3. Dettwyler, KA. (1995). A time to wean: the hominid blueprint for the natural age of weaning in modern human populations. in: Breastfeeding: biocultural perspectives. New York: Aldine de Gruyter, 39-73 or..
  4. (Ingelesez) Dettwyler, KA. (2001-9-22). «Duration of breast feeding and adult arterial distensibility. Humans are primates, designed to breast feed for years not months» BMJ 7314 (323): 689-90..

Kanpo estekak aldatu