Earlaren jauregia (Kirkwall)

Earlaren jauregia (ingelesez: Earl's Palace) Eskoziako Kirkwall herrian dagoen jauregia da, Orkadak uhartedian. Gaur egun hondarretan dago, St Magnus katedralaren alboan. A mailako eraikina izendaturik dago.

Earlaren jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
UhartediOrkadak
Koordenatuak58°58′50″N 2°57′32″W / 58.98053°N 2.95887°W / 58.98053; -2.95887
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1601
JabeaHistoric Environment Scotland (en) Itzuli
KudeatzaileaHistoric Environment Scotland
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
SM90194 eta LB36685
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Patrick Orkadetako Earlak hasi zuen jauregiaren eraikuntza 1607an, apezpikuaren jauregia bizitzeko egokia ez zela iritzita. Beharturiko langileak erabili zituen, eta Eskoziako historiako noblerik gaiztoena izatearen fama dauka.

Eraikuntza ordea bereak ez ziren lurretan abiatu zuen eta benetako jabeak protesta egin zuenean exekutatu egin zuen. Horregatik 1609an Edinburghen gartzelaratu egin zuten. Patricken sasiko semea zen Robertek jauregia, katedrala eta Kirwalleko gaztelua setiatu zituen baina Caithnesseko Earlak armada bidali eta gaztelua suntsitu eta Robert atxilotu zuen. Patrick zein Robert exekutatu egin zituzten orduan.

Lanek aurrera jarraitu zuten Orkadetako apezpikuaren eskutik eta 1688an Eskoziako koroak beregain hartu zuen. Une bakan batzutan baino ez zen erabili eta XVIII menderako nahiko egoera eskasean aurkitzen zen.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu