Ireki menu nagusia

ETAren VI. Biltzarra

ETA VI» orritik birbideratua)

1970eko abuztuaren 31ean Lapurdiko Itsasu herrian Euskadi Ta Askatasuna talde armatuak bere VI. biltzarra ospatu zuen, bertan taldea hiru zatitan banatu zen. Biltzar honetan bi alde nagusitan banatu zen erakundea, alde batetik, abertzaletasunaren aldeko borroka militarra proposatzen zuena eta bestetik, sozialismoaren aldeko borroka politikoa proposatzen zuena, mota honetako beste hainbat erakundeen laguntzarekin. Aipatzekoa da, une horietan ETAren barruan lau mugimendu ezberdin nabaritu zitzekeela.

Biltzarrean parte hartu zuten mugimenduakAldatu

Oraintxe aipatu dugun bezala, ETAren seigarren biltzarrean lau korronte ezberdinek hartu zuten hitza:

  • Alde batetik, Patxo Unzueta buru zuen eta zuzendaritza berria ordezkatzen zuen mugimendua. Langileen aldeko posizio politikoan kokaturik zegoen alde hau, Burgoseko presoen laguntza zuen. Helburu nagusia ETA abiapuntu hartuta alderdi politiko bat osatzea zuen, iraultzailea eta Euskal Herriaren askapen politiko zein sozialaren alde egingo zuena.
  • Bestetik, "antikolonialistak". Ezkerreko izaera zuten arren, ez ziren asko fidatzen zuzendaritza berriarekin, "espainolismo"-ra mugituko zirela uste zutelako marxismoaren aplikazio oker bat gauzatuz.
  • Zelula gorriak, hauek marxista-leninistak ziren, garrantzi handiagokoa jotzen zuten sozialismoari eta langileriari babesa eskaintzea, eta batzuetan, euskal abertzaletasuna zalantzan jartzen zuten, beraien iritziz Espainiako langileriarekin batu behar zirelako, iraultza batu bat aurrera eramateko asmoarekin. Biltzar honetan ETAren lana amaitutzat jo zuten, haien hitzetan, erakundeak zituen eginbeharrak bete zituelako, beraz, ETAren behin betiko desagerpena babestu zuten. Zuzendaritzak ez zuen hau onartu eta honek dimititzera behartu zituen. Talde honetako pertsonarik ospetsuenak Mikel Azurmendi, Jose Maria Eskubi eta Jon Larrinaga izan ziren.
  • Azkenik, Frente MIlitarra zegoen. Hauen buruzagia Juan José Etxabe zen eta kide hauek ETAren lana hastear zegoela aipatzen zuten, atxiloketak saihestezinak zirela eta azkeneko porrotak akats tekniko batzuengatik izan zirela esaten zuten. Alderdi honek bere kabuz egiten zuen lan, zuzendaritzari inolako azalpenik eman gabe eta bere zilegitasuna kolokan jarriz. Antiklonialistekin batera V. biltzarreko ebazpenen jabe aitortu zituzten beraien buruak, honek handik aurrera ETA-V bezala ezagutzera eraman zituzten.

Biltzarrak eragin zituen ondorioakAldatu

Euskal Herriaren iparraldean, Frantziako hainbat zonaldeetan eta Belgikan zebiltzan koadro askok, horien artean zenbait buruzagi historikok, alde egin zuten haien iritzitan zentzurik ez zuen borroka armatu bat aurrera eramaten ari zirelako eta sozialismoaren alde egin beharrean abertzaletasunaren bidea eta estrategia bultzatzen zebiltzalako.[1]

Beste koadro historiko batzuek ordea, erakundearen antolamendu militarraren buruzagitzan egondakoek, erori gabeko azpiegitura kontrolpean zuten horiek, beste ETA bat osatu zuten (garai horretan ETA V.a deitzen zitzaiona). Hauek VI. biltzarrean elkartu ziren ETAren kontra aritzeko.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Ramon, Goikoetxea Sorondo, Jose (2015-11-19) Mentxakaren aitorpena Elkarlanean, S.L. ISBN 9788490274873 . Noiz kontsultatua: 2018-05-02 .