Ezker Sindikalaren Konbergentzia

Euskal Herriko sindikatua
ESK-CUIS» orritik birbideratua)

Ezker Sindikalaren Konbergentzia (ESK) Hego Euskal Herriko langile sindikatua da. "Kandidatura unitario" delakoetan ditu sustraiak sindikatuak. Horietan, CCOOetik eta ezkerreko sindikatu erradikaletatik (SU edo CSUT, adibidez) zetozen langileak batu ziren, 1985ean Ezker Sindikalaren Koordinakundea-Coordinadora Unitaria de lzquierda Sindical (ESK-CUIS) sortzeko. 1998an, ESK-CUISi CCOOeko Ezker Sindikala sektoretik etorritako militanteak batu zitzaizkion, orduan egungo izena hartuz.

Ezker Sindikalaren Konbergentzia
Datuak
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1985
webgune ofiziala

2010eko ekainaren 3an Nafarroako ESKren baitan zatiketa izan zela jakinarazi zuten ESK-ko zuzendaritzak eta Nafarroako zuzendaritzak. Azken honek ESK utzi eta Solidari sindikatua sortzea erabaki zuen, eta militanteen esku utzi zuten sindikatu berrira pasa edo Nafarroako ESKn segitzea[1].

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu