EPUB liburu elektronikoen formatua da, ".epub" fitxategia-luzapena erabiltzen duena. Ingelesezko "Electronic PUBlication" kontzeptuaren laburdura da. Gailu irakurle askok onartzen dute EPUB formatua eta software bateragarria eskuragarri dago smartphone, tableta eta ordenagailu gehienetarako. EPUB Nazioarteko Argitalpen Digital Foroak (IDPF) argitaratutako arau tekniko bat da . IDPFren estandar ofizial bihurtu zen 2007ko irailean, Open eBook estandar zaharra gaindituta.[1]

Electronic Publication (EPUB)
ePUB logoa
Fitxategi-luzapena .epub
Interneteko MIME-mota application/epub+zip
Zenbaki magikoa PK\x03\x04 (Zip)
Lehen argitaratzea 2007-09
Azken argitaratzea 3.2 /
Formatu-mota e-book file format
Beste batek edukitakoa OEBPS Container Format (OCF; Zip)
Nondik hedatua Open eBook, XHTML, CSS, DTBook
Webgunea http://www.idpf.org/epub

Book Industry Study Group-ek edukiak paketatzeko formatu egoki gisa onartzen du EPUB 3 formatua, eta adierazi du liburu-argitaletxe globalak estandar bakar horren inguruan bildu behar direla.[2] EPUB formatua zenbait XHTML fitxategiz irudiz eta beste euskarri batzuekin batera osatutako artxibo fitxategi gisa inplementatzen da. EPUB da saltzaile independenteen artean XML moduko (PDF modukoak ez direnak) gehien zabaldu den e-book formatua; hau da, ia hardware gailu irakurle guztiek onartzen dute, Kindle izan ezik.[3]

OnarpenaAldatu

EPUB oso erabilia da ebook-irakurgailuetan, hala nola Google Play Books Android-ena eta Apple Books-ena, iOS eta MacOS-ena, baina Amazon Kindle-ren irakurle elektronikoek ez dute onartzen. Kindlek batez ere Mobipocket (MOBI) formatua erabiltzen du, edo haien jabedun formatu diren AZW, AZW3 edo KFX. iBooks-ek iBooks jabedun formatua ere onartzen du, EPUB formatuan oinarrituta dagoena, baina iBooks aplikazioko programa batzuk behar ditu funtziona dezan.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) OPS 2.0 Elevated to Official IDPF Standard. IDPF. eBooklyn.
  2. «Endorsement of EPUB 3 | BISG» web.archive.org 2016-04-17 . Noiz kontsultatua: 2020-07-17.
  3. (Ingelesez) «The Different Ebook Formats Explained: EPUB, MOBI, AZW, IBA, and More» MakeUseOf . Noiz kontsultatua: 2020-07-17.
  4. (Ingelesez) «New iBooks 'Not Technically' in ePub Format» MacRumors . Noiz kontsultatua: 2020-07-17.

Kanpo estekakAldatu