Durako gain

Euskal Herriko mendia

Durako gain, Araba probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Basogintzaren mendean gelditutako mendia da Durako gaina eta jarduera horrek atondu ditu mendi honen bazter guztiak. Ikusmira polita du halere Aramaio aldera. Tontorraren inguruko hegoaldeko isurialdea oraintsu (2007) soildu dute eta oso itxura eskasa erakusten du alde hartatik begiratuz gero. Kurtzetako mendatetik abiatuz gero berehala heldu daiteke gainera, baina ibilbidea entretenigarriagoa da Azkoaga (Ip.) edo Eskoriatza (Ek.) aldetik abiatuz gero. Ekialdean apalagoak diren beste gain batzuk ditu: horietako bat da Asensiomendi, burdinazko gurutze batez gailentzen dena. Ekialdeko lepoko bidegurutzean San Andresen ermita dago, aterpea eskainiz eta iturria aldamenean duela.

Durako gain
Datu orokorrak
Garaiera813 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′37″N 2°34′19″W / 43.027°N 2.572°W / 43.027; -2.572
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Durako gain, http://www.euskal-herria.org/.