Dunrobin gaztelua

Dunrobin gaztelua (ingelesez: Dunrobin Castle) Eskoziako Highland eskualdean kokatzen den gaztelua da, Golspie herrian. Sutherland leinuaren eta ondoren kondeen egoitza da.

Dunrobin gaztelua
Dunrobin Castle -Sutherland -Scotland-26May2008 (2).jpg
Dunrobin gazteluaren aurrealdeaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Scottish council areaHighland
Koordenatuak 57°58′54″N 3°56′44″W
Historia eta erabilera
Irekiera1845
Jabea Earl of Sutherland (en) Itzuli
Komisarioa George Sutherland-Leveson-Gower, 2nd Duke of Sutherland (en) Itzuli
Arkitektura
Arkitektoa Charles Barry (en) Itzuli
Estiloa Scottish Baronial architecture (en) Itzuli
Atalak rose garden (en) Itzuli:
Ondarea
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Sutherlandeko konderria 1235ean sortu zen. Gaztelua Erdi Aroan eraiki bide zen, ordutik mantentzen den bakarra 1401ean egindako burdinezko atea da. Hasiera hartan dorretxea izango zen eta hainbat eskutatik pasazen 1512an Adam Gordon Huntlyko kondeak eskuratu zuen arte. Sutherland familia sarritan saiatu zen gaztelua berreskuratzen baina inoiz indarrez hartzea lortu bazuten ere denbora oso laburrerako izan zen.

XVII mendean gaztelua zabaldu egin zen, hego-mendebaldean diseinaturiko patio baten inguruan eraikinak ezarriz. XVIII menderako Gordondarrek izena aldatu zioten familiari eta Sutherlandeko konde bihurtu ziren. Sutherland familiak ingelesen alde jokatu zuenez Jakobiten matxinadan gaztelua erasotua izan zen eta William Sutherland 17. kondeak atzeko ate batetik ihes egin zuen Aberdeenera. 1766an hil zenean alaba Elizabethek jaso zuen gaztelua eta hau George Leveson-Gower ezkonduta Sutherlandeko dukerria eratu zuten. 1785ean berriz handitu zuten gaztelua eta 1835 eta 1850 artean berrantolaketa berria egin zuen Sir Charles Barry arkitekto ingeles prestigiodunak. 1870an tren geltoki pribatua ere eraiki zen gazteluarentzako.

Lehen Mundu Gerra garaian, 1915ean, itsas armadaren ospitale bihurtu zen. Sute batek barnealdea kaltetu zuen eta gerraren ondoren berrizte lanak izan ziren. 1965 eta 1972 artean inguruko haurren eskola izan zen. 1973tik aurrera publikoari ateak ireki zizkion, Sutherland familiak gela pribatuak mantentzen ditu oraindik.

DeskribapenaAldatu

Gazteluak 189 gela ditu. Sarrerako dorrea da altuena, 41 metrotako garaiera dauka, dorre zirkularrek 35 metro eta erlojuaren dorreak 38m. Patioa da gazteluko egitura zaharrena eta barnean dagoen St. John's Well (putzua) Eskoziako sakonena da, 28 metrotako sakonera baitu.

Lorategiak frantziar estilora eraiki zituen Barryk 1850an, Versaillesko jauregian inspiratu baitzen. Parterre bakoitzak badu putzu zirkular bat eta iturria gainean. Lorategiek 558 hektareatako azalera hartzen dute. Zetreria erakustaldiak ere ohikoak izaten dira bertan.

XVIII mendeko eraikin batean museo txiki bat ere badago.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu